Ezegonkortasun politikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzak 'Euskadi bonu iraunkorra'ren jaulkipena atzeratu du

Bankuek jaulkipena atzeratzeko eta itxaroteko gomendatu diote Jaurlaritzari ezegonkortasun politikoa dela eta.

Eusko Jaurlaritzak 'Euskadi bonu iraunkorra'ren jaulkipena atzeratzea erabaki du, bankuen gomendioa jarraituz, "ezegonkortasun politiko" handia baitago Espainian eta Italian, eta horrek Espainiako arrisku sariaren igoera eragin du.

Eusko Jaurlaritzak gaurtik,  maiatzaren 29tik, indarrean sartu nahi zituen bonuok, baina bankuek jaulkipena atzeratzeko eta itxaroteko gomendatu diote Jaurlaritzari.

Urkulluren Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez, Espainian Mariano Rajoyren aurkako zentsura mozioaren eztabaidak "ezegonkortasun politikoa" eragin du aste honetan; baita Italian Gobernua osatzeko zailtasunak ere.

Eusko Jaurlaritzak joan den astean aurkeztu zuen euskal erakunde baten bonu iraunkorren lehen jaulkipena, 500 milioi euroko balioagatik. Bonuokin finantzatuko diren programen % 81 proiektu sozialak izango dira, eta % 19 proiektu berdeak.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X