EAEko ekonomiaren hazkundea moteldu egin da urteko bigarren hiruhilekoan
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ekonomiaren hazkundea moteltzen hasi da. Barne Produktu Gordina % 2,8 hazi da urteko bigarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino hiru hamarren gutxiago. Datozen bi urteei begira hazkunde aurreikuspen txikiagoa egin du Eusko Jaurlaritzak: 2019an % 2,3 eta 2020an % 2.
Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia sailburuak, Alberto Alberdi Ekonomia sailburuordeak eta Jordi Campas Ekonomia eta Plangintzako zuzendariak ekonomiaren egoerari buruzko urteko txostena aurkeztu dute gaur goizean Gasteizen.
Azpiazu sailburuak azpimarratu duenez, eta lehen hiruhilekoan izandako azelerazioaren ondotik, Barne Produktu Gordinak % 2,8ko hazkundea izan du urteko bigarren hiruhilekoan (urte arteko terminoetan). Beraz, sailburuaren hitzetan, ekonomiak "desazelerazio txiki" bat izan du, "aurreikusi bezala".
Horrez gain, datozen bi urteetan ere nolabaiteko "moteltzea" izatea espero du Eusko Jaurlaritzak. Horren arabera, ekonomia % 2,3 haziko da 2019an eta % 2, ostera, 2020an. Enplegu tasari dagokionez, 2019rako eta 2020rako aurreikusten den bariazio tasa % 1,4koa eta % 1ekoa da, hurrenez hurren. Langabezia tasak ere beheranzko joerari eusten dio. Enplegua % 1,9 haziko da aurten eta langabezia tasa % 10,8ra jaitsiko da. 2020ari begira, % 9,6ra jaistea aurreikusten du Urkulluren Gobernuak.
Sailburuaren esanetan, ekonomiaren egoera horrek hurrengo urteetarako aurrekontu proiektuak baldintzatuko ditu. Gaineratu duenez, langileen soldatak "nabarmen" igo nahi dituzte eta igoera horiek Estatuko araudiarekin bateragarriak izatea espero dute. Halaber, aurreko urteetan osasun arloan izandako konpromiso "sendoa" mantenduko dela eta horri hezkuntza alorrean egingo den "bultzada indartsua" gaineratu behar zaiola nabarmendu du.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzak erronka demografikoan egingo du azpimarra, familia planaren bitartez, eta etxebizitza alorrean gazteen emantzipazioa bultzatuko du.
Zure interesekoa izan daiteke
Tubos Reunidoseko langileek elkarretaratzea egin dute Bilboko San Mameseko zabalgunean
Athletic-Betis partidaren atarian lan erregulazioa eta altzairutegia ixtearen kontrako jarrera azaldu dute. Gainera borondatezko bajei atxikimendua emateko prozesua kritikatu dute eta zalantzak dituzte 301 langileek izena eman ote duten.
LABek "ez du derrigorrezko kaleratzerik onartuko" Tubos Reunidosen
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak adierazi du ez dutela enpresaren "xantaia" onartzen, eta erantsi du ez dutela onetsiko 300 langile kaleratu behar izatea enpresaren bideragarritasunaz negoziatzen hasteko.
Indarrean dira Irango gerrak sortutako krisiaren aurka Espainiako Gobernuak hartutako neurriak
Elektrizitatea eta erregaiak merkeagoak dira, besteak beste, BEZa % 21etik % 10era jaitsi delako.
Aldizkari ofizialak argitaratu ditu jada Espainiako Gobernuaren krisiaren aurkako neurriak, eta bihar jarriko dira indarrean
Elektrizitatearen BEZa % 21etik % 10era jaitsiko da, gasolinaren, gasolioaren eta beste hidrokarburo batzuena bezalaxe.
Tubos Reunidoseko langileek trafiko arazoak eragin dituzte Bilbon, Sabino Arana etorbidea moztuta
Tubos Reunidoseko langileek Sabino Arana etorbidea moztu dute. Argazkia: EITB Media
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.