Osakidetzaren "hautaketa sistema ustela" aztertzeko eskatu dio ELAk Arartekoari
Osakidetzaren hautaketa sisteman dagoen "ustelkeria guztia" aztertzeko eskatu dio ELAk Manu Lezertua Arartekoari. Ildo horretan, aipatu sindikatuak azpimarratu du "azken Lan Eskaintza Publikotik (LEP) harago" doala ustelkeria.
Esther Saavedra eta Igor Eizagirre ELAko ordezkariekin bildu da Arartekoa, Bilbon. Han, Osakidetzaren 20 zerbitzuetan sendagileak kontratatzerakoan egiten duten "iruzur sistematikoari" buruzko txostena jaso du Lezertuak. Uztailean, Fiskaltzaren esku jarri zuen txosten hori ELAk.
Bileratik ateratakoan, komunikabideen aurrean hitz egin du Saavedak, eta azaldu du "sistema guztia" aztertzeko eskaria egin diotela Arartekoari. Izan ere, ELAko ordezkariaren iritziz, "Osakidetzaren hautaketa arazoa azken Lan Eskaintza Publikotik harago doa, sistema osoa delako ustela".
Saavedrak azpimarratu du Administrazio Publikoan dagoen "behin-behinekotasun" tasa altua dela horren oinarria. Osakidetzan, esaterako, langileen % 38k aldi baterako kontratua dauka.
Azken Lan Eskaintza Publikoaren azterketak errepikatzeari buruz ere mintzatu da. "Helburua ez da sistema goitik behera aldatzea, ezta erantzukizunen edo arduren ikerketa-lan bat egitea ere", azaldu du.
Arartekoarekin izandako bilerari dagokionez, ELAko ordezkariak nabarmendu du Lezertuak kontratazioen behin-behinekotasunari buruzko informazio gehiago eskatu diela.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak zuhurtzia eskatu du AEBko Auzitegi Gorenak muga-zergen eta Trumpen tasa global berriaren inguruan hartutako erabakiaren ostean
Gogoratu du indarrean jarraitzen dutela altzairu eta aluminioari (% 50) eta autoei (% 15) eragiten dieten muga-zergek.
Mobilizazio jendetsua egin dute Amurrion Tubos Reunidos eta Maderas de Llodio enpresetako langileei babesa adierazteko
"Ez diegu utziko etorkizuna lapurtzen" lelopean, Amurrioko kaleak zeharkatu dituzte. Aiaraldea eskualdeak egoera kritikoa bizi du, Arabako langabezia-tasa handienarekin, eta mobilizazio horrek inguruko industria defendatzeko ere balio izan du.
Medikuek hiriburuetan egindako manifestazioekin eman dute amaitutzat estatutu propioa eskatzeko astebeteko greba
Parte-hartze handia egon dela ziurtatu dute, eta ezohikoa izan arren, zerbait lortzeko grebaren bidea azpimarratu besterik ez dutela egin. Aldaketarik ez badago, grebaren bigarren astea martxoaren 16an hasiko da.
Lehendakariak iragarri du Ayesaren egoitza Donostian egongo dela
Pradalesek adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak eta erosketan parte hartzen ari diren gainerako akziodunek erabakia hartu dute jada. "Ayesa Donostian sortu eta garatu zen, eta bertan jarraitu behar du", esan du.
Etxebizitzen salerosketak % 14,7 hazi ziren iaz EAEn, 2007ko burbuilako markak gaindituz
INE Espainiako Estatistika Institutuak gaur jakinarazi dituen datuen arabera, salerosketen kopuruak bigarren urtez jarraian egin du gora.
Jauregik dio industria bazkide bat aurkitu behar dela, eta horretarako ezinbestekoa dela zorraren arazoa konpontzea
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak bere elkartasuna adierazi die Tubos Reunidoseko langileei, baina enpresaren egoera oso larria dela nabarmendu du. Gakoa industria bazkide bat aurkitzea dela esan du, eta gaineratu du horretarako ezinbestekoa dela zorraren arazoa konpontzea.
Ayesaren egoitza Donostian egongo da
Imanol Pradales lehendakariak iragarri du Ayesaren egoitza Donostian egongo dela, akziodunek adostu dutenez.
Albiste izango dira: Medikuen greba, Tubos Reunidos eta Maderas de Llodio enpresetako langileen mobilizazioa, eta Eusko Legebiltzarreko kontrol saioa
Orain.eus atarian gaur albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Langile talde batek Metal Group erosi eta Legutioko planta salbatu nahi du
Duela aste batzuk, enpresak itxi zuen, bezero nagusiak bere piezak erosteari utzi eta Txinan erostea erabaki ondoren.
Sidenorren otsailaren 10eko erregistroa baliogabetzeko eskatu dio Jainagak Espainiako Auzitegi Nazionalari
Espainiako Polizia Nazionala Basauriko Sidenorren egoitzara sartu zen Israeli altzairua saltzeagatik egindako ikerketari buruzko informazioa biltzeko.