Osakidetzak 1.080 lanpostuko lan eskaintza publikoa deituko du
Osakidetzak 1.080 lanpostuko lan eskaintza publikoa onartuko du. Litekeena da azterketak 2020 urtean egitea.
Jon Darpon Osasun sailburuak Sailaren 2019ko aurrekontua xehatu du Eusko Legebiltzarreko batzordean. Hala ere, Eusko Jaurlaritzaren lege-proiektua airean dago; izan ere, oraingoz Exekutiboak ez du babes nahikorik aurrekontuak aurrera ateratzeko.
Abenduak 31 baino lehen Osakidetzako Administrazio Kontseiluak 1.080 lanpostuko eskaintza onartuko duela aurreratu du Darponek. Lan eskaintza publikoa 2020an egingo dela erantsi du.
Bestalde, datorren urtean pertsona bakoitzeko 1.730 euro xahutzea aurreikusi du Osasun Sailak, aurten baino % 3,4 gehiago, “Estatuko batezbestekoaren oso gainetik”. Aurten pertsonako 1.673 gastatu ditu Sailak.
Lege-proiektuak 3.800 milioi euroko aurrekontu-saila aurreikusi du Osasun Sailarentzat, aurten baino % 3,3 gehiago. Eusko Jaurlaritzako aurrekontu osoaren heren bat da.
Aurreikusitako inbertsioen artean, Araban 27 milioi euro gastatuko dituzte, besteak beste, Txagorritxuko Ospitalearen lanekin jarraitzeko eta Giza Ugalketa Unitate berri bat zabaltzeko.
Bizkaian, 10,4 milioi euro eramango dituzte Bilboko Irala eta Barakaldoko Retuerto osasun zentroek. 2019ko lehen hiruhilekoan irekiko dituzte. Enkarterrin, Zallako Espezialitate Zentroa zabalduko dute. Era berean, Mikoleta, Gorliz, Gurutzeta eta Basurtuko ospitaleetan inbertsioak egingo dituzte.
Gipuzkoan, Lehen Arretak inbertsiorik handienak bereganatuko ditu, 11,8 milioi euro, Alde Zahar eta Aieteko (Donostia) osasun zentroetan, baita Ordizian eta Aretxabaletan ere. Urrian zabaldutako Eibarko ospitaleak, Mendarok, Arrasatek, Bidasoak eta Zumarragak ere inbertsioa izango dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Mercosur akordioaren kontra egin dute ehunka lagunek Gasteizen
Lehen sektoreko kideek, traktore eta guzti, manifestazioa egin dute larunbat honetan Gasteizen, Europar Batasunaren eta Mercosurren arteko akordioaren aurka eta Euskal Herriaren elikadura-subiranotasunaren alde. Araba Bizirik, Ataca, Bionekazaritza eta UAGAk deitutako protestan, akordio horrek elikagaien osasuna eta segurtasuna arriskuan jartzen dituela salatu dute, "Europan debekatuta dauden pestizida, transgeniko eta osasunerako kaltegarriak diren hormonak erabiltzen dituzten multinazionalei ateak are gehiago irekitzen" dizkielako.
Solaria Zierbena proiektuak Araban "kalte konponezinak" eragin ditzakeela salatu dute
Kaltetutako udalerrietako ordezkariek, eragile sozialek, sindikatuek eta tokiko agintariek protesta egin dute larunbat honetan Gasteizen, Solaria enpresak bultzatutako Zierbena Solar "makroproiektu fotovoltaikoa irmoki gaitzesteko", Araba Bizirik plataformak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak zuhurtzia eskatu du AEBko Auzitegi Gorenak muga-zergen eta Trumpen tasa global berriaren inguruan hartutako erabakiaren ostean
Gogoratu du indarrean jarraitzen dutela altzairu eta aluminioari (% 50) eta autoei (% 15) eragiten dieten muga-zergek.
Mobilizazio jendetsua egin dute Amurrion Tubos Reunidos eta Maderas de Llodio enpresetako langileei babesa adierazteko
"Ez diegu utziko etorkizuna lapurtzen" lelopean, Amurrioko kaleak zeharkatu dituzte. Aiaraldea eskualdeak egoera kritikoa bizi du, Arabako langabezia-tasa handienarekin, eta mobilizazio horrek inguruko industria defendatzeko ere balio izan du.
Medikuek hiriburuetan egindako manifestazioekin eman dute amaitutzat estatutu propioa eskatzeko astebeteko greba
Parte-hartze handia egon dela ziurtatu dute, eta ezohikoa izan arren, zerbait lortzeko grebaren bidea azpimarratu besterik ez dutela egin. Aldaketarik ez badago, grebaren bigarren astea martxoaren 16an hasiko da.
Lehendakariak iragarri du Ayesaren egoitza Donostian egongo dela
Pradalesek adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak eta erosketan parte hartzen ari diren gainerako akziodunek erabakia hartu dute jada. "Ayesa Donostian sortu eta garatu zen, eta bertan jarraitu behar du", esan du.
Etxebizitzen salerosketak % 14,7 hazi ziren iaz EAEn, 2007ko burbuilako markak gaindituz
INE Espainiako Estatistika Institutuak gaur jakinarazi dituen datuen arabera, salerosketen kopuruak bigarren urtez jarraian egin du gora.
Jauregik dio industria bazkide bat aurkitu behar dela, eta horretarako ezinbestekoa dela zorraren arazoa konpontzea
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak bere elkartasuna adierazi die Tubos Reunidoseko langileei, baina enpresaren egoera oso larria dela nabarmendu du. Gakoa industria bazkide bat aurkitzea dela esan du, eta gaineratu du horretarako ezinbestekoa dela zorraren arazoa konpontzea.
Ayesaren egoitza Donostian egongo da
Imanol Pradales lehendakariak iragarri du Ayesaren egoitza Donostian egongo dela, akziodunek adostu dutenez.
Albiste izango dira: Medikuen greba, Tubos Reunidos eta Maderas de Llodio enpresetako langileen mobilizazioa, eta Eusko Legebiltzarreko kontrol saioa
Orain.eus atarian gaur albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.