Euskal Autonomia Erkidegoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzak % 2ko soldata igoera onartu du Administrazio Publikoko langileentzat

Neurria otsaileko nominan aplikatuko da, eta atzeraeraginez urtarrilaren 1etik aurrera. Itzarri-EPSV-ri egindako ekarpenak ere % 2ra arte igoko ditu Gobernuak.
Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitza.
Administrazio publikoan lan egiten duten beharginei aplikatuko zaie igoera. Argazkia: ETB

Eusko Jaurlaritzak %2ko soldata igoera onetsi du gaur, gobernu bileran, Euskal Administrazio Publikoko langile guztientzat. Neurria otsaileko nominan aplikatuko da, eta urtarrilaren 1eko datan izango du atzeraeraginezko ondorioa.

Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak egin du iragarpena, bileraren ondotik egin ohi duen prentsaurrekoan. Gogorarazi duenez, soldata igoera sindikatuekin negoziatu zuten irailean Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrean.

Azaldu duenez, neurriak 83 milioi euroko kostua izango du, eta Euskal Autonomia Erkidegoko langile publiko guztiengan izango du eragina (Administrazio Orokorra, Segurtasuna, Hezkuntza, Justizia eta Osakidetza).

Horrez gain, Itzarri-EPSV-ri egindako ekarpenak % 2ra arte igoko ditu Jaurlaritzak, Mahai Orokorrean hartutako konpromisoari jarraiki.

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X