Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sektore pribatuko hiru langiletik bat aldi baterako lan-erregulazioan dago

Bizkaian 13.641 lan-erregulazio aurkeztu dituzte; Gipuzkoan, 9.365; eta Araban, 3.952.
Hiru langile Bilboko kale batean.
Hiru langile Bilboko kale batean. Artxiboko argazkia: EFE

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aldi baterako 26.958 lan-erregulazio espediente aurkeztu dituzte koronabirusagatik alarma egoera ezarri zenetik; eta, guztira kaltetutako langileak 200.246 dira.

Sektore pribatuan 618.700 behargin ari ziren lanean eta horietako % 32,3ri aplikatu diete lan-erregulazioa, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu Saialak emandako datuen arabera.

Bizkaian 13.641 lan-erregulazio aurkeztu dituzte; Gipuzkoan, 9.365 espediente; eta Araban, 3.952.

Bizkaian kaltetutako langileak 95.251 dira; Gipuzkoan, 63.656; eta Araban, 41.339.

Lan-erregulazio motari dagokionez, % 78,4 jarduera eteteko txostenak izan dira; % 21,2 lanaldia murrizteko; eta % 0,3 enpresa ixteko.

Arrazoiari dagokionez, % 82,7 ezinbestean aurkeztu dituzte; % 16, ekoizpen edo antolakuntza arazoengatik; eta % 1,4 arrazoi ekonomikoengatik.

Sektorez sektore, kaltetutako langileen % 67,2 zerbitzuetakoak dira; % 28,7 industriakoak; % 3,9 eraikintzakoak; eta % 0,3 nekazaritza eta arrantza sektorekoak.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasieran" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean Barredok esan duenez, Bazka Mahaia oraindik deituta ez badago ere, ez da atzerapenak egongo: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X