Enplegua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Siemens Gamesak Agoizko lantegia itxiko duela iragarri du

Erabakia justifikatzeko arrazoi ekonomikoak eta fabrikaren kokapena erabili ditu. Fabrika horretan 239 behargin aritzen dira.
18:00 - 20:00
Siemens Gamesak Agoizko lantegia itxiko duela iragarri du

Siemens Gamesak jakinarazi du Agoizko lantegia itxi egingo duela, "kostu handia" suposatzen diolako, "porturik hurbilena 200 kilometrora" dagoelako eta, ondorioz, "esportazioan lehiakorra ez delako".  239 lagunek egiten dute lan fabrika horretan.

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak ohar batean azaldu duenez, Siemens Gamesak astearte honetan jakinarazi du Agoizko lantegia ixteko eta beharginak kaleratzeko prozedura abian jartzeko asmoa.

Aurrez, behin-behineko kontratuekin zeuden 70 behargin kaleratuko zituela esan zuen eta horrek sindikatuen eta langileen artean kezka handia eragin zuen.

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X