CCOO eta UGTk bat egin dute "langile klasearekiko zorra" aldarrikatzeko
CCOO eta UGT sindikatuek elkar hartu dute Maiatzaren Leheneko ospakizunetan eta batera atera dira Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako manifestazioetan. "Ahora toca cumplir - Langile klaseari zor diogu" lelopean, ehunka lagun bildu dira, egoera epidemiologikaren harira hartutako neurrien ondorioz mugikortasuna mugatuta egon arren.
Bilbo eta Donostiako manifestazioak 11:30ean abiatu dira, Kale Nagusitik eta Alderdi Ederretik, hurrenez hurren, eta Gasteizen eguerdian abiatu da, Andre Maria Zuriaren plazatik. Euskadiko CCOO sindikatuko idazkari nagusi Loli Garcia eta Euskadiko UGT sindikatuko Raul Arza Bilboko mobilizazioan izan dira.
Euskadiko CCOO sindikatuko idazkari nagusi Loli Garciak nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak, "saiatu arren", ez duela lortu "langile klasea isilaraztea", mugikortasun-mugei erreferentzia eginez. Langile klaseak pandemia garaian izan duen paperak "gizartearen onespena" baino zerbait gehiago merezi duela azpimarratu du eta "agenda sozial konprometitua" bultzatzeko deia egin du.
Garciaren ustez, beharrezkoa da "negoziazio kolektiboaren egiturazko pisua berreskuratzea" eta "behingoz genero-arrakalekin amaitzea".
Raul Arza Euskadiko UGT sindikatuko buruak, bestalde, bitarteko langileen kopurua murrizteko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. "Ezin dugu onartu Euskadi Espainiako eta Europako buru izatea behin-behinekotasunean. 60.000 langile baino gehiagori buruz ari gara hizketan", gaineratu du.
Arzak azpimarratu duenez, Maiatzaren Lehenean gogoan izan behar dira konfinamenduan "funtsezkoak" izan ziren langileak baina "txertoa jartzeko orduan lehenesten ez direnak", baita azken bost urteetan lan-istripuetan bizia galdu duten "166 euskal langileak" ere.
Bilboko manifestazioarekin bat egin du Idoia Mendia lehendakariorde, Enplegu sailburu eta PSE-EEko idazkari nagusiak, eta "soldata duinak, berdintasuna eta prestakuntzarako eta lan-aktibaziorako eskubidea" aldarrikatu ditu, eta gogorarazi du duela 131 urte Alderdi Sozialistak kalera irteteko deia egin ziela langileei, euren eskubideak defenda zitzaten.
Nafarroak txalotik ekintzara igarotzeko eskatu du
Nafarroan, bi sindikatuek manifestazio bateratu nagusi bat egin dute Iruñean. Bertan, pandemia garaian egindako lanagatik oinarrizko sektoreetako langileak omendu dituzte, eta gobernuei eta enpresaburuei "langileekin duten zorra" kitatzeko garaia dela esan diete.
Chechu Rodriguez Nafarroako CCOO sindikatuko idazkari nagusiaren hitzetan, "Gobernuak pauso bat aurrera emateko garaia da, zorretan baikaude langileekin". Gaineratu du "atzo txalo zaparrada zena benetako aitortza bihurtu behar dela, soldatak igoz, eta enpleguaren egonkortasuna eta zerbitzu publikoak indartuz". Era berean, aldi baterako lan-erregulazioa "pandemiaren inpaktua jaso dutenengana iristea" eskatu du Rodriguezek, baita politika sozialak eta fiskalak hobetzea ere, eta, horretarako, Nafarroara iritsi behar duten Europako berreraikuntzarako funtsak erabiltzea nahi du.
Jesus Santos Nafarroako UGT sindikatuko idazkari nagusiak ere hitz egin du, eta adierazi du lana, konpromiso soziala eta elkartasuna direla "herri honetako langileriaren aurkezpen-gutuna, intolerantziaren, fanatismo berekoiaren eta ultraeskuinak politikari demokratei egindako heriotza-mehatxuen aurrean". Espainiako eta Nafarroako gobernu sozialisten jarrera politikoari "aitortza" egin dio eta, bide batez, krisitik ateratzeko enplegu-plan bat eta sektore astinduenentzako ekintza-planak eskatu dizkie, "lidergo publikoa, aurrekontu-baliabide nahikoak eta adostasun soziala" izanik sustapen horren giltza.
Zure interesekoa izan daiteke
Tubos Reunidoseko langileek elkarretaratzea egin dute Bilboko San Mameseko zabalgunean
Athletic-Betis partidaren atarian lan erregulazioa eta altzairutegia ixtearen kontrako jarrera azaldu dute. Gainera borondatezko bajei atxikimendua emateko prozesua kritikatu dute eta zalantzak dituzte 301 langileek izena eman ote duten.
LABek "ez du derrigorrezko kaleratzerik onartuko" Tubos Reunidosen
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak adierazi du ez dutela enpresaren "xantaia" onartzen, eta erantsi du ez dutela onetsiko 300 langile kaleratu behar izatea enpresaren bideragarritasunaz negoziatzen hasteko.
Indarrean dira Irango gerrak sortutako krisiaren aurka Espainiako Gobernuak hartutako neurriak
Elektrizitatea eta erregaiak merkeagoak dira, besteak beste, BEZa % 21etik % 10era jaitsi delako.
Aldizkari ofizialak argitaratu ditu jada Espainiako Gobernuaren krisiaren aurkako neurriak, eta bihar jarriko dira indarrean
Elektrizitatearen BEZa % 21etik % 10era jaitsiko da, gasolinaren, gasolioaren eta beste hidrokarburo batzuena bezalaxe.
Tubos Reunidoseko langileek trafiko arazoak eragin dituzte Bilbon, Sabino Arana etorbidea moztuta
Tubos Reunidoseko langileek Sabino Arana etorbidea moztu dute. Argazkia: EITB Media
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.