Argindarraren prezioak goraka segitzen du eta 140 euroko langa gaindituko du lehen aldiz
Argindarraren prezioak goraka eta marka guztiak hausten segitzen du Espainian. Ostegun honetan, irailaren 2an, 140,23 euro ordainduko dira megawatt-orduko.
OMIE operadoreak gogora ekarri duenez, 2020ko irailaren lehen ostegunean, argindarraren prezioa 46,16 eurokoa zen megawatt-orduko. Hortaz, prezioa hirukoiztu egin da urtebetean.
Preziorik garestiena (148 €/MWh) 21:00ak eta 22:00ak bitartean izango da, eta tarterik merkeena (137,45 €/MWh), berriz, 16:00etatik 18:00etarakoa.
Argindarraren prezioaren gorakadaren atzean faktore ezberdinak daude: ziklo konbinatuko zentralek argindarra sortzeko erabiltzen duten gasa garestitu izana, karbono dioxidoaren isurketari jarritako mugak, susperraldi ekonomikoaren beharra eta tenperatura altuak, besteak beste.
Argindarra Europa osoan garestitu da. Hala, ostegun honetan, Erresuma Batuan 147,65 libra (171,87 euro) ordainduko dituzte megawatt-orduko; Alemanian, 118,9 euro; Frantzian, 107,19; Belgikan, 126,07; Herbehereetan, 124,07; Italian, 139,32; eta Portugalen, 140,23 (Espainian bezala, merkatua konpartitzen dutelako).
Albiste gehiago ekonomia
Kutxabank, Espainiako bankurik kaudimendunena Europako Banku Zentralaren arabera
Erakundeak aise gainditzen du Europako batezbestekoa erresistentzia-testetan, eta Espainiako finantza-sektoreko kapital- eta palanka-adierazle nagusien buru da.
Ardo-ekoizleek AEBko muga-zergen eragin handiaz ohartarazi dute: "Ardoa % 50 garestituko da"
Mariasun Saenz de Samaniegok (Ostatu) Europako ardoaren garestitzeaz ohartarazi du, eta merkatu berriak bilatzeko deia egin du, Estatu Batuetan salmentak galduko direlako.
BBVAk 5.447 milioi euro irabazi ditu ekainera arte, % 9,1 gehiago, Espainian eta Mexikon izandako negozioari esker
Entitateak merkatuaren aurreikuspenak gainditzeaz gain, datozen urteetarako aurreikuspenak hobetu ditu, Sabadell erosteko eskaintza publikoaren harpidetza irekitzeko atzerako kontaketa bete-betean murgilduta dagoela. Hala ere, erakundeak ez du baieztatzen abiaraziko dutenik eta atzera egiteko aukera zabalik uzten du.
Bruselak baieztatu du ardoak AEBn % 15eko muga-zerga izango duela ostiraletik aurrera
Arabako Errioxarentzat, Ameriketako Estatu Batuak oso garrantzitsuak dira, bigarren merkatua baita bolumenari dagokionez eta lehena balioari dagokionez. Horregatik, Amaia Barredo Nekazaritza sailburuak "bide diplomatikoa eta negoziazioa azken minutura arte agortzea" eskatu du, ardoa salbuespena izan dadin.
ArcelorMittalen mozkinak % 80 handitu dira mundu mailan, 2.268 milioi euroraino
Sestaon, Basaurin, Legution, Agurainen, Olaberrian, Bergaran, Berriobeitin, Legasan eta Lesakan fabrikak dituen taldeak 2025eko bigarren hiruhilekoari dagokion txostena argitaratu du.
Gorenak arrazoia eman dio Bizkaiko Ogasunari BEZaren auzian, eta Euskadik 700 milioi euro berreskuratuko ditu
Gorenak eman berri du Coca-Cola enpresaren BEZa dela eta Foru Ogasunak eta Estatukoak zuten desadostasunari buruzko epaia. Horrelako kasuetan BEZa nork bildu behar duen zegoen auzibidean, eta ebatzi du Bizkaiak egin behar duela.

Elkarretaratzea egingo dute ostegunean Gasteizko Mercedesen, bederatzi orduko lanaldien aurka
Enpresak bederatzi orduko bi lanaldi ezarri zituen martxoan. CCOOk salatu duenez, eredu horrek "kontziliazioa eta atsedena erabat bazter uzten ditu".
Gehiengo sindikalak 100.000 sinaduratik gora bildu ditu gutxiengo soldata propioaren alde, eta abuztuan eramango ditu Legebiltzarrera
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek "arrakasta ikaragarritzat" jo dute kanpaina, eta ezarritako epea agortu baino itxi dute lehen sinadura-bilketa, "Eusko Legebiltzarrak gutxiengo soldataren eskumena lehenbailehen eska dezan".
Zuiako bizilagunek mila alegazio aurkeztu dituzte Solariaren proiektuen aurka
Aurkeztutako argudioen arabera, eraiki nahi diren parke fotovoltaikoak "mehatxu larria dira natura-ingurunearentzat, gizarte-ehunarentzat eta tokiko ekonomiarentzat".
Gasteizko lorezainek grebari eutsiko diote, azken bilera akordiorik gabe amaitu baita
ELA, LAB eta ESK sindikatuek "ulertezintzat" jo dute Udalak Enviserren "kontratua ez etetea" eta lan-baldintzen hobekuntzei "mugak jartzea".