Industria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jauregik diskrezioa eskatu du Talgoren erosketari dagokionean, eta Sidenorren aldeko apustua berretsi du

Talgo
18:00 - 20:00
Jauregik diskrezioa eskatu du Talgoren erosketari dagokionean, eta Sidenorren aldeko apustua berretsi du
Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak Talgoren negoziazio-prozesua izan du hizpide. Sidenor EAko konpainiak Talgoren akziodun izan nahi du, eta Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak babesten dute aukera hori.

Zure interesekoa izan daiteke

smi-ela-bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetsi egin du ELAk eta LABek Confebasken aurka LGS propioagatik jarritako salaketa

Bi sindikatuek eskatu zuten legez kanpokotzat jotzeko Confebasken negoziaziorako ezezkoa, Langileen Estatutuan jasotzen den fede onez negoziatzeko betebeharraren aurkakotzat jotzen zutelako. Auzitegiak arrazoia eman dio patronalari, eta adierazi du Langileen Estatutuaren 27. artikuluak Espainiako Gobernuari ematen diola horretarako eskumena, eta, beraz, ziurtatu du patronalaren ezezkoa justifikatuta dagoela, gai hori ezin baita zentral salatzaileek sustatutako negoziazioan sartu. 

Taxilarien protesta Bilbon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAEko taxilariek manifestazioa egin dute Bilbon VTC plataformen "gehiegikerien" aurka

Taxien sektorean egiten dituzten azterketa berdinak eskatzen dizkiete erakundeei plataforma hauentzat. Salatu dutenez, Bizkaian ibilgailu hauentzat lizentzia berrien "jarioa etengabea" da, Foru Aldundiak baimenduta. Jakitera eman dutenez, Gipuzkoan egoera desberdina da, ez delako lizentzia berririk ematen. Araban, berriz, "erresistentzia instituzionala handiagoa" dela diote.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X