Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.
Nafarroako Kontseilu Ekonomiko eta Sozialaren gaurko bilera. Argazkia: EFE
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak (EGK) ezohiko bilera egingo du gaur, Irango gerraren ondorio ekonomikoei aurre egiteko neurriak aztertzeko.
Maria Chivite Nafarroako presidenteak eta Jose Luis Arasti Ekonomia eta Ogasun kontseilariak parte hartuko dute, besteak beste, Ekialde Hurbileko gatazkak arlo ekonomiko eta sozialean dituen eraginak aztertzea helburu duen bileran.
Batzarraren atarian Arasti kontseilariak hedabideen aurrean azpimarratu duenez, Foru Gobernua "entzutera eta hausnartzera" joango da gatazka horrek ekoizpen sarean eta gizartean dituen ondorioei aurre egiteko bide posibleak aztertzeko.
Ondorio ekonomiko horietako batzuk nabaritzen hasi direla nabarmendu du Arastik. Dena den, ezer egin aurretik Espainiako Gobernuak datorren ostiralean iragarriko dituen neurrien berri jakin nahi duela gaineratu du.
Bestalde, Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplikatu daitezkeen egiaztatzeko.