OGASUNA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Apirilaren 7an hasiko da errenta kanpaina Araban

Apirilaren 3tik aurrera kontsultatu ahal izango dute herritarrek aitorpen proposamena egin zaien. Aitorpena aurrez aurre egiteko epea, berriz, apirilaren 10ean irekiko da.
Ogasun bulego bat, Gasteizen. Artxiboko irudia. Argazkia: EITB Media
Ogasun bulego bat, Gasteizen. Artxiboko irudia. Argazkia: EITB Media

2024ko ekitaldiari dagokion errenta aitorpena egiteko kanpaina apirilaren 7an abiatuko da Araban, eta ekainaren 25ean amaitu. Hala jakinarazi du Arabako Foru Aldundiak, ohar bidez.

Ohi bezala, egun batzuk lehenago, apirilaren 3an, zabalduko da aitorpen proposamenak kontsultatzeko aukera. Egun horretatik aurrera, zergadunek Egoitza Elektronikoaren bidez, BAK, BAKQ edo baliozkoa den beste edozein ziurtagiri erabilita, ikusi ahal izango dute proposamena egin zaien (Rentafacil).  Proposamen hori onartzeko edo aldatzeko epea apirilaren 7an irekiko da.

Halaber, apirilaren 7tik aurrera, Rentared erako aitorpenak aurkeztu ahal izango dira:  zergadunek Arabako Ogasunaren pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren laguntza programaren bidez egindako eta Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikotik bidali beharreko proposamenak dira.

Era berean, aholkularitza edo kudeaketa bulegoek beren bezeroen errentaren eta ondarearen gaineko zergaren aitorpenak Rent@raba aukeraren bidez aurkezteko lehen eguna apirilaren 7a izango da

Apirilaren 10ean, berriz, errentaren gaineko zergaren aitorpenak aurrez aurre egiten hasiko dira Arabako Foru Ogasunaren bulegoetan (Gasteiz, Laudio eta Guardia).

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X