Greba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Basauriko eta Usansoloko Bridgestoneko lantegiak ''erabat'' geldituta, langileen bigarren greba egunean

20250411141523_bridgestone-basauri_
18:00 - 20:00
Basauriko eta Usansoloko Bridgestoneko lantegiak ''erabat'' geldituta, langileen bigarren greba egunean
Basauriko beharginei Usansolokoak batuko zaizkie gaurko lanuztera, eta jarraipena "erabatekoa" izan da bi lantegietan. Bestalde, zuzendaritza eta sindikatuak kaleratzeen baldintzak negoziatzen hasiko dira.

Zure interesekoa izan daiteke

smi-ela-bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetsi egin du ELAk eta LABek Confebasken aurka LGS propioagatik jarritako salaketa

Bi sindikatuek eskatu zuten legez kanpokotzat jotzeko Confebasken negoziaziorako ezezkoa, Langileen Estatutuan jasotzen den fede onez negoziatzeko betebeharraren aurkakotzat jotzen zutelako. Auzitegiak arrazoia eman dio patronalari, eta adierazi du Langileen Estatutuaren 27. artikuluak Espainiako Gobernuari ematen diola horretarako eskumena, eta, beraz, ziurtatu du patronalaren ezezkoa justifikatuta dagoela, gai hori ezin baita zentral salatzaileek sustatutako negoziazioan sartu. 

Taxilarien protesta Bilbon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAEko taxilariek manifestazioa egin dute Bilbon VTC plataformen "gehiegikerien" aurka

Taxien sektorean egiten dituzten azterketa berdinak eskatzen dizkiete erakundeei plataforma hauentzat. Salatu dutenez, Bizkaian ibilgailu hauentzat lizentzia berrien "jarioa etengabea" da, Foru Aldundiak baimenduta. Jakitera eman dutenez, Gipuzkoan egoera desberdina da, ez delako lizentzia berririk ematen. Araban, berriz, "erresistentzia instituzionala handiagoa" dela diote.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X