Ekainean, urtearteko KPIa % 2,8raino igo da EAEn, eta % 2,4an kokatu da Nafarroan
Espainiako Estatistikako Institutuak argitaratutako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak du erkidegoetan tasarik altuena, Balearrekin batera; izan ere, % 2,8ko indizea dute biek ala biek.
Emakume bat, supermerkatuan, erosketa egiten. EFEren artxiboko irudia.
Prezioek gora egiten jarraitzen dute Hego Euskal Herrian. Euskadiko urtearteko Kontsumoko Prezioen Indizea (KPI) lau hamarren igo da ekainean, maiatzekoarekin alderatuta, eta % 2,8an kokatu da, Espainiako batezbestekoa baino bost hamarren gorago.
Espainiako Estatistikako Institutuak asteartean argitaratutako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak du erkidegoetan tasarik altuena, Balearrekin batera; izan ere, bi-biek % 2,8ko indizea dute.
Nafarroari dagokionez, berriz, bederatzi hamarren igo da ekainean KPIa, eta % 2,4an kokatuz urteartekoa. Aisialdia eta kultura garestitu dira gehien ekainean.
Espainiako Estatuan, berriz, ekaineko Kontsumoko Prezioen Indizeak hiru hamarren egin du gora, % 2,3ra arte; aurreko hilabetearekin alderatuz gero, % 0,7ko igoera izan du. Erregai, elikagai eta edariak garestitu dira, eta horrexek eragin du KPIak gora egitea.
Zure interesekoa izan daiteke
Arcelor Olaberriak bere ekoizpena gelditu du lehen aldiz lehortearen ondorioz
Oria ibaiaren emari txikia dela eta, Gipuzkoako plantako labe handiaren jarduera eten behar izan da, eta astearte honetan berrabiarazte-prozesuan dago.
Espainiako Gobernuak Estatutu Markoa onartu du, medikuen babesik gabe eta greba mugagabearen mehatxupean
Euskal Autonomia Erkidegoan, Osakidetzak akordioa itxi zuen joan den uztailean Euskadiko Medikuen Sindikatuarekin. Halere, azken horrek hasieratik garbi azaldu zuen itunak ez duela automatikoki bertan behera uzten udazkenerako deitutako lanuztea.
EAJk eta PSE-EEk zerga-neurrien esparrua adostu dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako
Neurriak hiru lurralde historikoetarako dira, nahiz eta bakoitzak esparru komuna handitu edo osatu ahal izango duen bere beharren arabera. Araban eta Gipuzkoan, bi alderdi horiek oposizioko talderen baten babesa beharko dute aurrera ateratzeko.
Arropagintza azkar eta merkearen gaineko zerga berria ezarri dute Frantzian
Sheinek eta Temuk, besteak beste, jantzi bakoitzeko 50 zentimo eta 12 euro arteko zigor-tasak ordaindu beharko dituzte gaurtik aurrera.
Dieselaren prezioaren deskontua 20 zentimora igo da litroko; gasolinaren prezioaren gainekoa, ordea, 5 zentimora jaitsi
Gasolioaren prezioaren gainean ezarritako beherapen fiskala bikoiztu egingo da gaurtik aurrera, eta gasolinaren gainekoa, berriz, erdira murriztu.
Eusko Jaurlaritza abeltzainekin bilduko da berriro arratsaldean, lehortearen eragina aztertzeko
Nekazaritza elkarteek eta sindikatuek, besteak beste, EAE lehorte-eremu izendatzea nahi dute, eta neurri bereziak hartzea. Bilera 16:00etan izango da, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitza nagusian.
Garamendik (CEOE) uste du “hipererregulazioa” sektore digitalaren “drama handia” dela
Adierazi du gai honetan ez dela komeni eremu publikoa "buru" izatea, enpresen "laguntzaile" baizik.
Nafarroako adinekoen egoitzetako lehen lan-hitzarmena sinatu dute sindikatuek eta patronalak
Bost urte baino gehiago negoziatzen eman ondoren, gaur izenpetu dute hitzarmena sindikatuek eta patronalak. 5.000 langileri baino gehiagori eragingo die itunak.
Argindarraren faktura %19 garestitu da abuztuan, eta 2022tik izan duen mailarik altuenera iritsi da
Bero-boladetako eskariaren gorakadak eta gas naturalaren prezioaren igoerak erabiltzaileen batez besteko ordainagiria 14 euro inguru garestituko dute.
Asteartean jarriko da indarrean dieselaren prezioaren gaineko 20 zentimoko beherapena
Orain arte litroko 10 zentimo merkatzen zen. Erregaiaren garestitzeari aurre egitea da neurriaren helburua, uztailean % 15,7koa izan baita.