Hirugarren greba eguna izango dute Bizkaiko autoeskolek astelehen honetan, azken bilerak porrot egin eta gero
ELA eta CC.OO. sindikatuek hiru greba egun deitu zituzten uztailerako eta partehartze handia izan dute aurreko biek. Aurreko astean, uztailaren 15ean, bildu ziren APAVI patronalarekin baina ez zuten akordiorik erdietsi. Gauzak honela, irailaren 2an izango dute hurrengo bilera.
Bizkaiko autoeskoletako langileen manifestazioa, uztailaren 8an, Bilboko kaleetan. EITB
Bizkaiko autoeskoletako langileek hilabete honetarako deitutako hirugarren greba eguna izango dute astelehen honetan.
ELA eta CC.OO. sindikatuek deituta, uztailaren 7an eta 16an izan ziren aurreko bi deialdiak eta langileek erantzun zabala eman zieten.
Sindikatuek salatu dutenez, ez da hobekuntzarik izan sektoreko hitzarmenean; izan ere, hamarkada bat baino gehiago eman dute hura eguneratu gabe, nahiz eta negoziazio bilera ugari izan. Besteak beste, soldata igoera eskatzen dute, eta salatu dute APAVI patronalak egindako proposamena (% 2,5eko igoera) KPIaren oso azpitik dagoela. Irakasleen lanaldia murriztea ere badago euren aldarrikapenen artean.
Uztailaren 15ean egin zuten bi aldeek azken bilera baina ez zen inolako aurrerapausorik izan.
ELAko ordezkariek azaldu dutenez, patronalak ez zuen "inolako aurrerapausorik eman. Aitzitik, atzerapausoren bat" ere izan zela salatu dute. Horregatik, "kolektiboa grebara bultzatzen" dutela adierazi du Ainhoa Tirapuk.
CC.OO.ren ordezkariak ere atzerapausoak ikusi zituen APAVI patrolaren jarreran 15eko bileran, eta hurrengo topaketan, irailaren 2an, "beste jarrera bat" izatea espero dutela gaineratu zuen.
Testuinguru honetan, astelehenean ez dute eskolarik izango gidabaimena ateratzeko prozesuan dauden ikasleek.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritza abeltzainekin bilduko da berriro astearte honetan, lehortearen eragina aztertzeko
Nekazaritza elkarteek eta sindikatuek, besteak beste, EAE lehorte-eremu izendatzea nahi dute, eta neurri bereziak hartzea. Bilera 16:00etan izango da, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitza nagusian.
Garamendik (CEOE) uste du “hipererregulazioa” sektore digitalaren “drama handia” dela
Adierazi du eremu publikoak ez duela "gidatu" behar gai honetan, enpresei "lagundu" baizik.
Nafarroako adinekoen egoitzetako lehen lan-hitzarmena sinatu dute sindikatuek eta patronalak
Bost urte baino negoziako elkarrizketen ondoren, gaur izenpetu dute hitzarmena sindikatuek eta patronalak. 5.000 langileri baino gehiagori erango die itunak.
Argindarraren faktura %19 garestitu da abuztuan, eta 2022tik izan duen mailarik altuenera iritsi da
Bero-boladetako eskariaren gorakadak eta gas naturalaren prezioaren igoerak erabiltzaileen batez besteko ordainagiria 14 euro inguru garestituko dute.
Asteartean jarriko da indarrean dieselaren prezioaren gaineko 20 zentimoko beherapena
Orain arte litroko 10 zentimo merkatzen zen. Erregaiaren garestitzeari aurre egitea da neurriaren helburua, uztailean % 15,7koa izan baita.
Aurtengo iraileko aldapa azken urteetako gogorrenetako izango da
Laneko itzulerarekin batera, Euskal Herriko familiek beste errealitate bati egin behar diote aurre. Izan ere, aurtengo iraileko aldapa azken urteetako gogorrenetakoa izango da. Horren erakusle, inflazioa, %4,3an kokatu da, 2023ko otsailetik ikusi gabeko zifra..
Mingain urdinaren beste foku bat atzeman dute Irungo ardi-ustiategi batean
Gaixotasun birikoa da, Reoviridae familiakoa, eta etxean zein modu basatian bizi diren hausnarkariei eragiten die.
Indarrean da erretiro malgua arautzen duen erreforma Hego Euskal Herrian: pentsioa eta soldata, biak, jaso ahalko dira
Berritasun gisa, langile autonomoek ere erretiro malgua eskatzeko aukera izango dute. Izan ere, orain arte soldatapeko langileek soilik eskatu ahal zuten.
Erregaiek % 4,3ra igo dute inflazioa abuztuan, tasarik altuena 2023tik
Uztailean baino zazpi hamarren gorago igo da inflazioa (% 3,6), eta 2023ko otsailetik izan duen mailarik altuenean dago. Horretan eragina izan dute, neurri txikiagoan bada ere, elikagaiek eta alkoholik gabeko edariek ere, horien prezioak gutxiago jaitsi baitira abuztuan.
Arabako eta Trebiñuko nekazariak traktoreekin atera dira lehorte-eremua izendatzeko eskatzera
Landa-eremuko dozenaka profesional bildu dira Gasteizen, Ataca elkartearen deialdiari erantzunez (Trebiñu eta Arabako nekazari eta abeltzain elkartea). Eusko Jaurlaritzari eskatu diote idorte-eremua izendatzeko, laguntza espezifikoak jaso ahal izateko eta, horrela, lehortearen eta bero-boladen ondorioei aurre egin ahal izateko. Dioetenez, ur-falta lehenagoko "egiturazko" arazoei gehitu zaie.