Turismo-tasari % 100eko hobaria eman edo errekargua ezarri ahal izango diote udalek
Turismo-egonaldien gaineko zergak aplikazio orokorra izango du, espezifikotasun bereziekin (% 100eko hobariak edo errekarguak), udalerrietako ostatu-establezimenduen arabera eta udal-autonomiarako marjinarekin.
Euskadiko Turismo Mahaia astearte honetan bildu da Gasteizen. Bertan, turismoaren sektorearekin lotutako gaiak jorratu dira, tartean turismo-egonaldien gaineko zergaren ezarpena, Etxebizitza eta Hiri Agendako Ministerioaren erregistroa eta leihatila bakarraren sorkuntza, baita Saila garatzen ari den Turismoaren Legearen aurreproiektuaren eta Baliabide Turistikoen Lurralde Plan Sektorialaren arau-egoera ere.
Ildo horretatik, turismo-tasa oro har aplikatuko da Euskadin , baina udalerri bakoitzaren tokian tokiko "espezifikotasun bereziak" izango dira kontuan, eta udalek autonomia-marjina izango dute zergaren % 100eko hobaria emateko –hau da, ez ordaintzeko– edo errekarguak ezartzeko.
Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak azaldu duenez, turismo egonaldien gaineko zerga ezartzeko aukerak aztertu ondoren, Lurralde Historiko bakoitzeko Batzar Nagusiek onartutako foru arau baten bidez landuko da, udal-zerga baten forma izango duena.
Arau horrek "izaera homogeneoa izan nahi du" hiru lurralde historikoetan, gaineratu du. Turismo-egonaldien gaineko zerga orokorra izango da, baina "berezitasun propioak" jasoko ditu, "udalerrietako ostatu-establezimenduen arabera", eta "udal-autonomiarako marjinarekin".
Gauzak horrela, tasa horren bilketa osoarekin geratuko dira udalak, baina % 100era iristen diren hobariak –hau da, zerga ordaindu behar ez izatea– edo errekarguak onartu ahal izango dituzte, beharrezkotzat jotzen badute.
Zure interesekoa izan daiteke
Langile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.
Olaberriako Arcelorrek ekoizpena gelditu du lehen aldiz, lehortearen ondorioz
Oria ibaiaren emari txikia dela eta, Gipuzkoako plantako labe handiaren jarduera eten behar izan da, eta astearte honetan berrabiarazte-prozesuan dago.
Espainiako Gobernuak Estatutu Markoa onartu du, medikuen babesik gabe eta greba mugagabearen mehatxupean
Euskal Autonomia Erkidegoan, Osakidetzak akordioa itxi zuen joan den uztailean Euskadiko Medikuen Sindikatuarekin. Halere, azken horrek hasieratik garbi azaldu du itunak ez duela automatikoki eragingo udazkenerako deitutako lanuztea bertan behera uztea.