ETXEBIZITZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxebizitzen salerosketak % 14,7 hazi ziren iaz EAEn, 2007ko burbuilako markak gaindituz

INE Espainiako Estatistika Institutuak gaur jakinarazi dituen datuen arabera, salerosketen kopuruak bigarren urtez jarraian egin du gora. 

SAN SEBASTIÁN, 01/09/2025.- Vista de una vivienda en construcción en San Sebastián este lunes, en el que se ha publicado el informe sobre el mercado de la vivienda que ha presentado este lunes el Colegio Oficial de Agentes de la Propiedad Inmobiliaria (COAPI) de Gipuzkoa. El precio medio por metro cuadrado de la vivienda en San Sebastián ha vuelto a alcanzar un nuevo máximo histórico el segundo trimestre de este año al situarse en 5.869 euros, lo que supone un incremento del 0,8 % respecto al trimestre anterior y del 5,7 % interanual. EFE/Javier Etxezarreta

Etxebizitza eraikin berri bat, Donostian. Artxiboko argazkia: EFE

Etxebizitzen salerosketak % 14,7 hazi ziren iaz Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), 2024ko datuekin alderatuta, INE Espainiako Estatistika Institutuak gaur jakinarazi dituen datuen arabera. 2007an etxebizitzen burbuila lehertu zenean baino salerosketa gehiago egin ziren 2025ean: 26.636 operazio guztira. 

Salerosketen kopuruak bi urte daramatza gora egiten 

Hipoteka baldintzek eta etxebizitza eskasiak markatutako testuinguru batean, prezioek ere gora egiten jarraitzen dute. 

Iaz EAEn salerositako 26.636 etxebizitzen erdiak baino gehiago (13.980) Bizkaian salerosi ziren, Gipuzkoan (8.508) eta Araban (4.148) baino gehiago salerosi baitziren.  

Ohi bezala, bigarren eskuko etxebizitzak salerosi dira gehien: 21.111. Salerositako etxebizitzetako 5.225, berriz, berriak ziren.

Espainian 714.237 salerosketa egin ziren iaz, eta 2007tik izan den salerosketa kopururik handiena izan da, 775.300 saldu baitziren orduan.

Zure interesekoa izan daiteke

Rueda de prensa de Maderas de Llodio
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maderas de Llodioko langileek  "justifikaziorik gabe" kaleratutako lankideak lehenbailehen berriz har ditzala eskatu diote Garnicari

150 egun baino gehiago greba mugagabean daramatzaten langileek agerraldia egin dute ostegun honetan, enpresak alegatutako antolakuntza eta ekoizpen arrazoiak ezin frogatuta, 35 langileren kaleratzea legez kanpokotzat jotzen duen EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia baloratzeko. Lan Ikuskaritzarekin eta erakundeekin biltzea eskatuko dutela iragarri dute beharginek, "enpleguaren suntsiketa" gelditzeko beharrezkoak diren mekanismoei buruz hitz egiteko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X