Astelehenean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Garitano BCCren arratsaldeko inaugurazio ekitaldira joango da

Goizean, Espainiako printze-printzesak gastronomia fakultate berria inauguratuko dute.

Martín Garitano Gipuzkoako diputatu nagusia Basque Culinary Center gastronomia fakultatearen arratsaldeko inaugurazio ekitaldira joango da, behin Espainiako printze-printzesak eraikinean ez daudenean. Printze-printzesak goizean inauguratuko dute Donostiako fakultatea.

Larraitz Ugarte bozeramaileak iragan asteartean adierazi zuen Gipuzkoako Gobernuko kiderik ez zela joango Basque Culinary Centerren inauguraziora, Espainiako printze-printzesak "gure herriaren ukapenaren ikurra direlako".

Gaur, ohar batean, Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazi du Garitano arratsaldeko ekitaldira joan egingo dela, Ion Uriguen Turismo eta Berrikuntza diputatuarekin batera.

Foru Aldudia "egitasmo honen parte dela" gogoratu du Gipuzkoako Gobernuak ohar batean. "Hasieratik izan dugun konpromisoa mantendu egingo dugu", gaineratu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X