Baserri batean piztu da
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sutea Berrizen: Emakume bat eta haurtxo bat erietxera eraman dituzte

Kea arnastu dute, eta Gurutzetako ospitalera eraman dituzte biak. Sutea asteazken honetan piztua da, 17:00ak aldera, Berrizko baserri batean.

Emakume bat eta haurtxo bat Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, Berrizko baserri batean piztu den su batean kea arnastu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez. Sutea asteazken honetan piztu da, 17.00ak aldera, ustez baserriko kaxa elektrikoan.

Ertzaintza, suhiltzaileak eta osasun zerbitzuak bertaratu dira, eta, hasiera batean Durangoko anbulategira igorri badituzte ere, bertatik erietxera eraman dituzte emakumea eta haurtxoa. Suak hainbat kalte eragin ditu baserrian.

Emakume bat eta haurtxo bat Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, Berrizko baserri batean piztu den su batean kea arnastu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez. Sutea asteazken honetan piztu da, 17.00ak aldera, ustez baserriko kaxa elektrikoan.Ertzaintza, suhiltzaileak eta osasun zerbitzuak bertaratu dira, eta, hasiera batean Durangoko anbulategira igorri badituzte ere, bertatik erietxera eraman dituzte emakumea eta haurtxoa. Suak hainbat kalte eragin ditu baserrian.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X