Garzon: 'Nire kontzientzia lasai dago'
Baltasar Garzon epailea Auzitegi Goreneko akusatuen aulkian eseri da azken asteetan, Frankismo garaiko hilketak ustez eskumenik gabe ikertzea leporatuta. Auzia epairako prest geratu da. Azken saioan Garzonek, "kontzientzia lasai" duela azpimarratu du, "hilketa masiboak zigortzeko eta epaitzeko" zuzenbidean jasota dauden erabakiak hartu zituela iritzi dio.
Epaileak Enmanuel Kant filosofoa aipatu du azken hitzaren txandan, "gizonaren epaimahaia bere kontzientzia da" esan du, eta frankismo garaiko hilketak ikertzeko arau prozesalak bete zituela azpimarratu du.
"Nire kontzientzia lasai dago zuzenbideak jasotzen dituen erabakiak hartu nituelako, hilketa masiboak, desagertzeak eta legez kanpoko atxiloketak ikertzea, jarraitzea eta zigortzea (...) erakundeek biktimei zor dieten defentsa soil gisa, ahanzturarik eta memoriaria faltarik sor ez dadin", esan du Garzonek.
Auziaren eskumena hartu zuen bitarte guzti horretan erabakitakoa aldeekin eta fiskalarekin partekatu zirela adierazi du, eta bi urte horietan, 2006an salaketak aurkeztu zirenetik, ez zela helegiterik ipini adierazi du.
Manos Limpias eta Libertad e Identidak elkarteek 20 urterako inhabilitatzea eskatzen dute Baltasar Garzon epailearentzat; Fiskaltzak eta defentsak, aldiz, absoluzioa.
NBEko kontalaria
Nazio Batuen Erakundeko kontalari baten hitzetan, Baltasar Garzon epailea Gerra Zibilean eta Frankismoan izandako giza eskubideen bortxaketen inguruan zabaldutako ikerketagatik zigortua izatea "deitoragarria" da.
Gabriela Knaul epaileen eta abokatuen independentziari buruzko NBEko kontalari bereziak eta beste bost aditu independentek azaldu dutenez, "Espainiak ikertzeko beharra duen delituengatik Baltasar Garzon epailea zigortu ahal izatea deitoragarri da".
Zure interesekoa izan daiteke
Ramadanaren amaiera jendetsua Euskal Herrian
Ehunka musulman bildu dira Gasteizen eta Zumarragan islamaren hilabeterik sakratuenari agurra emateko. 2026ko otsailaren 17tik martxoaren 19ra arte, musulmanek abstinentzia egin dute egunez. Argia egon den orduetan, ez dute jan, ez dute edan (ezta urik ere), ez dute erre eta ez dute sexu-harremanik izan.
Athleticeko presidenteak jazarpena eta mehatxuak salatu ditu
Jon Uriartek Ertzaintzaren aurrean salatu duenez, futbolarekin lotutako gazte erradikalak bere etxeko atarian sartu dira eta mezu iraingarriak utzi dizkiote.
Luzaiden dantzan, Korrikaren lekukoa eskuan!
Arnegitik Luzaiderako bidean, Luzaideko Bolantak taldeak dantzan hartu du Korrikaren lekukoa. 126. kilometroan izan da, 04:00ak aldera. Azken urteotako tradizioari eutsiz, dantzan jarri dira lekukoa hartu dutenean.
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.
32 urteko emakumezko bat zauritu da Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 07:32an gertatu da, Arrosadia auzoan. Emakumeak kolpe ugari jasan ditu, hortaz, Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
Trafikoa bere onera itzuli da A-8an Irun parean, baina auto-ilara txikiak oraindik daude Kantabriarako noranzkoan, Abanton
Zubiaren hasieran trafiko-eragozpenak izan dira A-8 autobidean.
Furgoneta-gidari bat zauritu da A-1 errepidean, Asparrenan, errepidetik atera eta bazter-babesaren aurka talka eginda
Istripua ostegun honetako 08:45ean jazo da. Zauritutako gidaria ospitalera eraman dute.