Fiskaltzaren eskakizuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pikete batengatik ia 4 urteko zigorra eskatzea salatu dute sindikatuek

Eskaera horrek, greba orokorrerako 9 egun falta direnean "beldur giroa" sortzea duela helburu esan dute sindikatuek.
2011/01/27ko grebako istiluak

LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek Fiskaltzaren zigor eskaera salatu dute, izan ere, hiru urte eta bederatzi hilabeteko espetxe zigorra eta 5.400 euroko isuna eskatzen du Gernika-Lumon pikete bat egiteagatik inputatuta dauden 18 lagunentzat.

Gertaera 2011ko urtarrilaren 27an izan zen, pentsioen sistemaren berregituratzearen aurka protesta egiten zutenean.

Inputatuen ustez, "ez da halabeharrez" gertatu Fiskaltzak greba orokorrerako bederatzi egun falta direnean eskaeraren berri ematea, eta "beldur giroa" sortzea duela helburu salatu dute.

Ainhoa Iturbe EHNEko bozeramaile eta inputatutako kideetako batek azaldu duenez, langileen eskubideen aurkako delitua eta ibilgailu bati gurpilak zulatzea egozten diete.

Martxoaren 23an Gernikan mobilizazioa deitu dute 18 inputatuei elkartasuna adierazteko.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Agentes de la Policía Municipal de Bilbao



REMITIDA / HANDOUT por POLICIA MUNICIPAL DE BILBAO

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

24/8/2022
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Udalak ez du atxilotuen jatorria argitaratuko "ekarpenik ez duelako egiten" eta "delituzko jarduera ez duelako justifikatzen"

Bilboko Udaleko osoko bilkurak PPren proposamen bat eztabaidatu du ostegun honetan, atxilotuen nazionalitatea publiko egitearen alde egiten zuena, eta Elkarrekin Bilbaoren beste bat, hori saihestea eskatzen zuena. Testu horien ordez, gobernu taldeak (EAJ-PSE) porposatutako aldaketa-zuzenketa bat onartu da -EH Bilduk babestu du, PPk aurka bozkatu du eta Elkarrekin abstenitu egin da-, zeinak gobernu taldeari eskatzen dion segurtasun-politika eta bizikidetza indartzeko, segurtasun itunaren esparruan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X