Hilketa matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Pedreñan bikotekidea hiltzea egotzita

Atxilotuak ez zuen horren salaketarik jarrita, baina aurrekariak zituen beste emakume batzuek salatutako indarkeria kasuengatik.

52 urteko gizon bat atxilotu du gaur, igandearekin, Pedreñan (Kantabria), 64 urteko bikotekidea hil duelakoan.

Espainiako Gobernuak Kantabrian duen Ordezkaritzak jakinarazi duenez, Guardia Zibilak gizonaren deia jaso zuen atzo, bikotekidea etxean hilda aurkitu zuela esanez.

Gaur bertan autopsia egin diote, eta emakume horren heriotza indarkeriazko gertakaria izan dela ondorioztatu dute. Hori dela eta, bikotekidea atxilotu du Guardia Zibilak, hilketaren ustezko egilea delakoan.

Atxilotuak ez zuen horren salaketarik jarrita, baina aurrekariak zituen beste emakume batzuek salatutako indarkeria kasuengatik.

Espainiako Gobernuak Kantabrian duen Ordezkaritzak Berdintasun Ministerioari helarazi dio orain arte hilketa matxista horrekin lotuta bildu duen informazio guztia.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X