Atez ateko bilketa-sistema
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Usurbil hondakinen kudeaketaren adibide gisa jarri du PPren Gobernuak

Mertxe Aizpurua (Bildu) alkatearen iritziz, Ingurumen Ministerioak bere webgunean Usurbil aipatzea "Espaniako Gobernuaren eta PPren zoriona jasotzea da".

Ingurumen Ministerioak Usurbil eredutzat jarri du bere webgunean, "jardute onak" izeneko atalean, hondakinen kudeaketan egindako lan onagatik. Usurbilen "atez ateko" zabor-bileta egiten dute eta Bilduk sistema hori Gipuzkoako beste udalerri batzuetara zabaldu nahi du.

"Jardute onak" atalean, Gipuzkoako herrian erabiltzen duten sistema luze eta zabal azaltzen dute. Bilduren datuen arabera, sistema horri esker, hondakin organikoen % 80 birziklatzen da.

Mertxe Aizpurua Usurbilgo alkatea prentsaurrekoan agertu da Iñaki Agirrezabalaga Zumaiako alkatearekin batera (Bildukoak, biak) eta Usurbil Ministerioaren webgunean agertzea "Espaniako Gobernuaren, PPren, zoriontzea" dela adierazi du.

Usurbilek 2007an hasi zuen zaborra atez ate biltzen sistema, Xabier Errekondo Diputatuen Kongresuko Amaiurreko egungo bozeramailea alkate zenean. Sistemak herritarren babesa jaso zuen baina oposizioko alderdiak kontra agertu ziren.

Oposizioaren kritikak

Aizpuruaren arabera, atez ateko sistemaren alde egiten duten udalerriek "Europarekin bat egiten dute birziklatzeari dagokionean".

Azkenik, alkateak Gipuzkoako oposizioko alderdiek (EAJ, PSE-EE, eta PP) egindako kritikei aurre egin die. Bere hitzetan, "Usurbileko kaleak zikin egongo balira, ez lirateke inoren eredu izango".

Ingurumen Ministerioak Usurbil eredutzat jarri du bere webgunean, "jardute onak" izeneko atalean, hondakinen kudeaketan egindako lan onagatik. Usurbilen "atez ateko" zabor-bileta egiten dute eta Bilduk sistema hori Gipuzkoako beste udalerri batzuetara zabaldu nahi du. "Jardute onak" atalean, Gipuzkoako herrian erabiltzen duten sistema luze eta zabal azaltzen dute. Bilduren datuen arabera, sistema horri esker, hondakin organikoen % 80 birziklatzen da. Mertxe Aizpurua Usurbilgo alkatea prentsaurrekoan agertu da Iñaki Agirrezabalaga Zumaiako alkatearekin batera (Bildukoak, biak) eta Usurbil Ministerioaren webgunean agertzea "Espaniako Gobernuaren, PPren, zoriontzea" dela adierazi du.Usurbilek 2007an hasi zuen zaborra atez ate biltzen sistema, Xabier Errekondo Diputatuen Kongresuko Amaiurreko egungo bozeramailea alkate zenean. Sistemak herritarren babesa jaso zuen baina oposizioko alderdiak kontra agertu ziren. Oposizioaren kritikakAizpuruaren arabera, atez ateko sistemaren alde egiten duten udalerriek "Europarekin bat egiten dute birziklatzeari dagokionean". Azkenik, alkateak Gipuzkoako oposizioko alderdiek (EAJ, PSE-EE, eta PP) egindako kritikei aurre egin die. Bere hitzetan, "Usurbileko kaleak zikin egongo balira, ez lirateke inoren eredu izango".

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Gallinas en Cantabria



REMITIDA / HANDOUT por GOBIERNO DE CANTABRIA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

06/8/2025
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Hegazti-gripeari aurre hartzeko neurri prebentiboak agindu ditu Espainiako Gobernuak

Arrisku- eta zaintza-eremu zehatzetan etxeko eta haztegietako hegaztiei eragingo dieten neurriak indarrean sartuko dira azaroaren 10etik aurrera. Horrelako eremuak daude Arabako eta Nafarroako zenbait udalerritan. Nolanahi ere, Europatik datorren birusaren aurrean arretaz eta arduraz jardutea eskatu dute agintariek, kutsatzeek eta birusaren hedapenak ekar ditzaketen kalteak saihesteko.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X