Elubarri auzoan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi baserri hustu dituzte Gueñesen, sute baten ondorioz

Sutea Elubarri auzoan piztu da, zuhaizti batean, eta suhiltzaileek sugarrak kontrolatzea lortu dute.
18:00 - 20:00
Sutea Gueñesen: Bi baserri hustu behar izan dituzte

Sutea piztu da Gueñesen, 17:00ak aldera, eta bi baserri hustu egin behar izan dituzte, sugarretatik oso gertu zeudelako.

Herrizaingo Sailaren arabera, sua Elubarri auzoan hasi da, zuhaizti batean, eta bi baserri hustu dituzten arren, ez da zauriturik izan.

Sutearen tokian, suhiltzaileak, ertzainak eta basozainak lanean daude, baita Amurrioko eta Balmasedako Babes Zibileko boluntarioak ere.

Sutea piztu da Gueñesen, 17:00ak aldera, eta bi baserri hustu egin behar izan dituzte, sugarretatik oso gertu zeudelako. Herrizaingo Sailaren arabera, sua Elubarri auzoan hasi da, zuhaizti batean, eta bi baserri hustu dituzten arren, ez da zauriturik izan. Sutearen tokian, suhiltzaileak, ertzainak eta basozainak lanean daude, baita Amurrioko eta Balmasedako Babes Zibileko boluntarioak ere.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X