Protesta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jose Bretonek gose greba abiatu du, segurtasun protokoloaren kontra

Beste presoekin batera egotea eskatzen du, baina, espetxeko arduradunen ustez, arriskutsua litzateke Kordoban desagertutako haurren aitarentzat.
Jose Breton Kordoban desagertutako bi haurren aitak gose greba hasi du. (Artxiboko irudia. EFE)

Jose Bretonek jateari utzi dio, kartzelako segurtasun protokoloaren aurrean protesta egiteko, espetxeko iturriek jakitera eman dutenez. Bretoni bi hilketa delitu egotzi dizkiote, Ruth eta Jose haurrak desagertu ondoren.

Bere buruaz beste egitea ekiditeko neurriak hartu dituzte eta beste presoetatik bereizita dute Kordobako kartzelan, segurtasun neurri gisa.

Hala ere, beste presoekin batera egotea eskatu du Bretonek berak. Espetxe arduradunen ustez, aldiz, arriskutsua litzateke bi haurren aitarentzat.

Erabakiaren berri emateko espetxe arduradunei zuzendutako ohiko idatzia bete du Bretonek dagoeneko, eta, espetxe iturriek baieztatu dutenez, gaur bertan, gosaltzeko, esnea bakarrik hartu du. Edonola ere, espetxeko funtzionarioek horren gelan gaileta pakete bat eta gozoak aurkitu dituztela gaineratu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X