Kordobako umeen auziko auzitegi-medikua ikerketatik kanpo utzi dute
zia Nazionalaren Zuzendaritza Orokorrak barne ikerketa bat hasi du, eta lehen txostena egin zuen auzitegiko medikua kargutik kendu dute, Las Quemadillas etxaldean aurkitutako arrastoak animalienak zirela ziurtatzeagatik.
Ohar batean azaldu dutenez, Kordobako instrukzioko 4. epaitegiaren autoa jaso ostean hartu dute erabakia; izan ere, azken horrek Jose Bretonen familiaren etxaldean aurkitutako arrastoetan gizakien hezurrak daudela berretsi du.
Barne ikerketa honekin, lehen txosteneko akatsak zer dela eta gertatu ziren argitu nahi du Polizia Nazionalak, etorkizunean "horrelako akatsik errepika ez dadin".
Azaroaren 11n auzitegiko medikuak sinatu zuen lehen txostenaren aurrean, Ruth eta Jose haurren amaren familiak eskatutako txostenak eta Poliziak egindako hirugarren batek berretsi egin dute arrastoak haurrenak direla.
Bi hilketa delitu egotzi dizkiote Jose Bretoni
Bi hilketa delitu egotzi dizkio epaileak Jose Bretoni, inguruabar astungarri gisa maltzurkeria eta ahaidetasuna kontuan hartuta. Urriaren 8an Kordoban desagertutako Ruth eta Jose bi umeen aita da Jose Breton, eta horiek hil izana leporatu diote. Halaber, sumario sekretua bertan behera uztea erabaki du epaileak.
Zure interesekoa izan daiteke
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zein duzu gogoko?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon