Gertaera Nafarroan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru haur eta gurasoak zauritu dira auto-istripuan, Etxarri Aranatzen

Dirudienez, istripua 17:40an izan da, euren furgoneta A-10 autobidean irauli denean.

Hiru haur, euren artean bularreko haur bat, eta haien gurasoak zauritu dira furgoneta iraultzean, A-10 autobidean, Etxarri-Aranatzen (Nafarroa).

Foru Gobernutik jakitera eman duenez, bost biktimak Nafarroako Ospitalera eraman dituzte, Iruñean. Dirudienez, ubeldura asko dituzte eta euren pronostikoa ez da larria.

Istripua 17:40an izan da, A-21 autobideko 21 kilometroan, oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik familia zihoan furgoneta irauli denean. Gasteizeko norabidean zihoazen.

Istripuaren lekuraino Altsasuko mediku talde bat bertaratu da, eta biktimak hartatu ditu. Suhiltzaile talde bat ere joan da, baita hiru anbulantzia ere.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X