Zirkulazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat hil da eta bi zauritu Guardian, zirkulazio istripuan

Ezbeharra A-124 errepidean jazo da, Logroñorako noranzkoan. Oraingoz ez dago argi zauritutakoen larritasuna.

Pertsona bat hil da eta beste bi zauritu Guardian (Araba) jazotako zirkulazio istripu batean, Herrizaingo Sailetik baieztatu dutenez.

Ezbeharra A-124 errepidean gertatu da, 10:30 aldera, Logroño eta Guardia arteko errepidean, Logroñorako noranzkoan. Auto batek eta furgoneta batek talka egin dute eta, ondorioz, emakume bat hil eta beste bi zauritu dira.

Suhiltzaileek bertara joan behar izan dute zaurituak artatzeko. Lekuan bi anbulantzia daude eta zirkulazioa eten egin dute. Ertzaintza gertaera ikertzen ari da eta zirkulazioa Lapuebla de Labarcatik desbideratu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X