Falangearen aurkako protesta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

15 lagun atxilotu dituzte Falangearen deialdiko istiluetan, Bilbon

Ertzaintzak 50 lagun inputatu ditu, gehienak Falangeko kideak. Gainera, 26 beisbol makil eta eskumuturreko amerikarrak kendu dizkie.
18:00 - 20:00
Istiluak Bilbon

alange, Nudo Patriota Español eta Vieja Escuela Madrid taldeek deituriko elkarretaratzeak istilu larriak eragin ditu. Ertzaintzak mugimendu antifaxistako 14 lagun atxilotu ditu eta Falangeko beste bat, Herrizaingo Sailak adierazi duenez. Halaber, Ertzaintzak 50 bat lagun inputatu ditu, gehienak, beisbol makil eta eskumuturreko amerikarrak zeramatzatenak. Atxilotuei Herritaren Segurtasunerako Legearen aurkako delituak egotzi dizkiete.

Gazteak Falangearen bilkuraren aurka protesta egiteko bildu direnean sortu dira istiluak. Ertzaintzak Buenos Aires kalean kargatu du.

Hainbat lagunek edukiontziak gurutzatu eta barrikadak jarri dituzte Bilboko Diego Lopez de Haro kale nagusian, Ertzaintzak baieztatu duenez.

Falangea 13:30ean bildu da Albia lorategian eta Ertzaintza bertara iristea ekiditeko zaintza lanetan dago.

13:00etan, barrikadak jartzen eta edukiontziak gurutzatzen hasi dira hainbat gazte. Halaber, harriak bota dituzte eta Ertzaintzak gazteen aurka egin du Buenos Aires kalean eta hainbat lagun atxilotu ditu.

Falangeko kideek beisbol makilak zeramatzaten

Bestalde, Ertzaintzak Falange, Nudo Patriota Español eta Vieja Escuela taldeetako hogei lagun identifikatu ditu eta 26 beisbol makil eta eskumuturreko amerikarrak kendu dizkie.

Elkarretaratzea 13:00etan egin dute, baina 14:30ak aldera, hiru autobus iritsi dira eta Mazarredo kalean gelditu dira, Albiako lorategien ondoan.

Ertzaintzak autobusetik jaistea eragotzi die eta une horretan su-itzalgailuak hustu dituzte ertzainen aurka. Ondoren, jaisteko baimena eman diete eta Ertzaintzak hogei lagun identifikatu ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X