BI URTEZ INDARREAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Milioi bat erretzaile gutxiago, Tabakoaren aurkako Legearen ondorioz

Espainian 2011. urteko urtarrilaren 2an indarrean jarri zenetik, asko jaitsi da asmak eta bihotzekoek ekarritako ospitaleratzeen kopurua.
fumar_photl.com
Zigarroen salmenta % 15,9a erori da.

Tabakoaren aurkako Legea indarrean jarri zutenetik, milioi bat pertsonak utzi diote erretzeari Espainian, hainbat ikerketaren arabera. Legeak bi urte egin ditu urtarrilaren 2an.

Francisco Rodriguez Lozano Tabakismoaren Prebentziorako Batzorde Nazionalaren presidenteak adierazi duenez, “Legea ostalaritza esparruko langileei begira egin zen, lantokian tabakoaren kea arnastu behar zutelako. Ez zen egin leku publikoetan erretzea debekatzeko”.

Gainera, zigarroen salmenta % 15,9 erori da, eta, Rodriguez Lozanok argitu duen bezala, “horrek esan nahi du gutxiago erretzen dela edo gutxiagok erretzen dutela”.

Osasun arloari dagokionez, asmak eta bihotzekoek jotako askoz jende gutxiago ospitaleratu dutela konprobatu dute.

Rodriguez Lozanoren esanetan, oinarria heziketan dago. Haren ustez, “gizarteari tabakoak ekartzen dituen arriskuez hitz egin behar zaio”.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X