Zabor bilketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Uda aurretik atez ateko sistema ezarriko dute Tolosaldeko 5 herritan

Eskualdeko mankomunitatearen helburua %80 eta % 90 arteko birziklatze tasak lortzea da.
Usurbil atez ateko sistema ezarri zuten lehen herria izan zen. Argazkia: EITB
Usurbil atez ateko sistema ezarri zuten lehen herria izan zen. Argazkia: EITB

Tolosaldeko bost udalerritan atez ateko zabor bilketa sistema jarriko dute martxan, uda aurretik. Villabona, Zizurkil, Anoeta, Irura eta Alegia dira bilketa eredu berrira gehituko diren herriak.

Tolosaldeko Mankomunitateak azpimarratu duenez, gaur egun zabortegira botatzen den zaborraren zati handi bat birziklatu daiteke. Gaur egun zaborraren %34 birziklatzen dute Tolosaldean, eta atez atekoarekin % 80 eta % 90 artean birziklatzea lortu nahi dute.

Orendain "0 zabor" filosofiarekin bat egin zuen lehen Gipuzkoako udalerria da. Duela lau hilabete jarri zuten martxan zabor bilketa sistema berria, eta Tolosaldeko agintarien iritziz, emaitzek erakusten dute "bide onetik ari direla lanean".

Atez atekoa zaborra biltzeko sistema eraginkorrenetako bat da Tolosaldeko Mankomunitateko agintarien esanetan. Helburuak lortzeko, ordea, herritarren parte-hartzea ezinbestekoa da, eta herritarrei inplikazioa eskatu die Mankomunitateak "zaborren kudeaketa guztion ardura delako".

Hilabete honetan bertan bilerak egingo dituzte bost udalerri horietan zabor bilketa sistema berriaren nondik norakoak herritarrei azaltzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X