Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat bizikletatik erori eta hil egin da, Urnietako bidegorrian

62 urteko gizonezkoa bizikletatik erori da eta zutoin baten aurka kolpea hartu du.

62 urteko gizonezko bat hil da Urnietan, bizikletatik erori eta zutoin baten aurka kolpea hartu ostean.  Bidegorrian zebilen, Ergoiengo industria-gune parean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Donostiako Auzitegiko Medikuntzako Institutura eraman dute gorpua autopsia egiteko, kolpearen ondorioz eedo osasun arazo batengatik hil den ondorioztatzeko.

Bertan zegoen lagun batek deitu du 112ra, 12:40ean. Anbulantzia bertara joan den arren, ezin izan dute ezer egin haren bizia salbatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X