Sindikatuen eskaera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako Ospitaleko sukaldaritza zerbitzua aztertzea eskatu dute

Halaber, zabaldu dutenez, hiru hilabeteren ostean "gaixoen janaria lehen mailako arazo bihurtu da".
18:00 - 20:00
Nafarroako ikuskariek kaka arrastoak aurkitu dituzte ospitaleetako elikagaietan

CCOO, ELA, LAB, SATSE, SMN, SPA, UGT eta USAE sindikatuek osatzen duten Nafarroako Osasun Zerbitzuko Pertsonal Batzordeak “berehala eta kostua gorabehera” Nafarroako Ospitale Guneko sukaldaritza zerbitzuaren kontratua berrikusteko eskatu du.

Sukaldaritza zerbitzu publikoaren aldeko 11.000 sinadura jaso eta gero egin dute eskaera sindikatuek. Mediterranea de Catering enpresa urtarriletik ari da zerbitzu horretan.

"Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileriaren historiako mobilizaziorik handiena da eta arazoaren larritasunak bultzatuta izan da", zabaldutako agiri batean esaten dutenez.

Hori dela eta, "gure gaixoengan eragina duten arazoak ezagututa" Batzordeak "sukaldaritza zerbitzua berehalako berrikuste eskatzen du".

Mediterranea de Catering enpresak zerbitzua hartu zuenetik "funtzionamenduan, langileen artean eta zerbitzuan arazoak izan dira", sindikatuen iritziz. Adierazi dutenez,  hiru hilabeteren ostean "gaixoen janaria lehen mailako arazo bihurtu da".

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X