Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Autobus bat irauli da Urkabustaizen, eta pertsona bat larri zauritu da

Helikopteroz eraman dute inguruko ospitale batera. Gainerako bidariak, lau guztira, arin zauritu dira.
18:00 - 20:00
Bilbotik Logroñora zihoan autobus batek istripua izan du AP-68an

Autobus bat irauli da AP-68 autobidean, Urkabustaiz parean, (Araba) eta pertsona bat larri zauritu da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Istripuaren unean, lau bidaiari eta gidaria zihoazen autobusean. Larri zauritutako emakumea helikopteroz eraman dute Barakaldoko Gurutzetako ospitalera. Autobuseko gidaria eta gainerako hiru bidariak arin zauritu dira eta Txagorritxuko ospitalera eraman dituzte.

Oraindik argitu gabeko arrazoiak tarteko, 09:30 inguruan Bilbo-Logroño bidea egiten ari zen autobusa irauli egin da eta 360º-ko bira eman du.

Autobusak ez du zirkulazioa oztopatzen, baina eskuineko bidea itxita dago Logroñorako bidean errepidea garbitzen duten bitartean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X