Bilboko jaiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Udalak Aste Nagusiko 100.000 programa banatuko ditu Bilboko buzoietan

Gainera, iaz bezala, 'Bilbao Aste Nagusia' aplikazioa mugikorrera jaisteko aukera ere badago, jaietako programazioaren informazio guztiarekin.
Marijaiak jaiei hasiera emango die, hilaren 17an. EiTB.
Marijaiak jaiei hasiera emango die, hilaren 17an. EiTB.

Ostegunean hasiko da Bilboko Udala hiriko etxebizitzetan zehar Aste Nagusiko 100.000 programa banatzen. Helburua auzotar orori programa bat ematea da.

Gainera, iaz bezala, "Bilbao Aste Nagusia" aplikazioa mugikorrera jaisteko aukera ere badago, jaietako programazioaren informazio guztiarekin.

Aplikazioa www.bilbao-astenagusia.net, www.astenagusiamovil.com, QR kodigo, App Store edo Google Play bidez deskargatu daiteke.

Jaietako Sailak eta Bilboko Herri Etxe Konsistorialak jakitera eman dutenez, etxeetara egingo den banaketa honetaz aparte, beste 40.000 programa ere jarriko dira publikoarentzat eskuragarri ostegun honetan hainbat txokotan.

Bestalde, bisitarientzat "detaile" gisa, azken hiru urteetan egin den bezala, 10.000 programa frantsesez eta ingelesez argitaratuko dira.

Udaletxean bertan, Informazio Bulgoan, Ensanche Eraikineko Bilbao Turismo bulegoetan, Arriaga Antzokian, Guggemheim Museoan, Loiuko aeroportuan, hoteletan, Txosnetan, edota Udal Zentruetan programak aurkitu daitezke.

Era berean, ikusmen ezintasunen bat daukaten pertsonek ere Braille komunikazio sisteman oinarritutako jaietako programa eta kartela eskuratu ahal izango dute. Hauek Barrainkua, Alde Zaharra, Begoña eta Deustuko Udal Zentruetan, Bilbao Turismoko bulegoetan, Guggenheimen eta San Agustineko eraikinean eskuragarri egongo dira.

Bestalde, mugikorretarako "Bilbao Aste Nagusia" aplikazioa kanal ezberdinen bidez lortu daiteke. Horrela bada, bilbotarrek zein kanpotik datozenek QR kodigoak hainbat tokitan aurkitu ditzakete: jaietako programen kontraportadan eta hirian zehar jarrita egongo diren jaietako karteletan, zein Parque Europa, Abandoibarra, Pergolaza, Plaza Berria, Gas Plaza eta Arriaga Plazan jarriko diren sei totometan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X