Arazoak alde batera utzi eta jaiez gozatzeko deia egin du txupinerak
Jone Artola Bilboko Aste Nagusiko aurtengo txupinera eta Txori Barrote konpartsako sortzaileak arazoak ahazteko eta jaiaz disfrutatzeko deia egin du. Bilboko jaiak "herrikoiak eta parte-hartzekoak" direla azpimarratu du, abuztuaren 17tik 25era Bilbora gerturatzen direnei zabalik.
Artola astearte honetan aurkeztu dute Iraia Iturregi pregoilariaren eta Athleticeko kapitainarekin batera. Aurkezpena Bilboko Udalan egin dute eta bertan Itziar Urtasun Jaietako Batzordeko zinegotzia eta Itziar Villafañez Bilboko Konpartsetako bozeramailea egon dira, besteak beste.
Jaiak abuztuaren 17an hasiko dira, 19:00etan, Marijaia Arriaga Antzokiko balkoira ateratzen denean. Balkoian egotea "ohorea" dela adierazi dute txupinerak eta pregoilariak.
"Jaiak parte hartzeko dira, eta ondo pasatzeko. Guztioi falta zaigu norbait, guztiok dauzkagu arazoak, baina jaiak gozatu egin behar dira", esan du Jone Artolak.
Zure interesekoa izan daiteke
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zein duzu gogoko?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon