Bake-foroak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Munillak botere morala kendu die biktimak baztertzen dituzten foroei

Donostiako gotzainak "bakea hitzaren balioa ez gutxiestea, ezta manipulatzea ere" eskatu du.
18:00 - 20:00
Donostian urrian egingo den bake konferentziari buruz aritu da Munilla

Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak ostegun honetan  esan duenez, terrorismoaren biktimak baztertzen dituzten bake-konferentziek "ez dute beharrezko botere moralik".

Munillak adierazpenok egin ditu gaur, Donostiako jaietako egun handian, emandako mezan, Donostiako Santa Maria basilikan.

Hitzaldian, bakeari buruzko elkarrizketak "terrorismoari, eta edozein indarkeria motari kondena zehatz bat jarrita hasita eta amaituta bakarrik" duela zentzua nabarmendu du gotzainak.

Biktima eta indarkeria mota asko egotea "ezin da distrakzio era bat bezala erabili, bakoitzari berak sortu duen damua eta barkamen eskaera egiteko obligazio morala askatzeko, edota konplize izan denagatik".

Munillak hausnarketa hauek Donostia "bakeagatik egindako hainbat konferentzientzako eta ekimenentzako" hautatu dutelako egin ditu. Halaber, "bakea hitzaren balioa ez gutxiestea, ezta manipulatzea ere" eskatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Portavoz del Gobierno de Navarra, Javier Remírez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nafarroako Gobernuak esan du "protokoloaren arabera" jokatu duela tutoretzapeko zentro batean adingabe bati ustez egindako sexu-erasoaren inguruan

Javier Remirez bozeramaileak "agente, komunikabide eta alderdi politiko guztiei erantzukizuna" eskatu die, "adingabeen babesgabetasun-egoerak sortzen dituzten informazio zehazgabeei bide ez emateko". Ildo horretan, "eskuin muturrak" egoera aprobetxatu nahi duela gaitzetsi du, "adingabe jakin batzuk jatorriaren edo nazionalitatearen arabera estigmatizatzen dituen diskurtso faltsu bat markatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X