Turismoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadira etortzen diren turistek 700 € gastatzen dituzte batezbeste

"Ibiltur Aisialdia 2012" txostenean jasotzen denez, turisten egonaldia lau gau eta erdikoa da.
18:00 - 20:00
Euskadik gero eta turista gehiago erakartzen ditu

Euskadira datozen turistek 700 euro gastatzen dituzte batezbeste eta lau gau eta erdiko egonaldia egiten dute. "Ibiltur Aisialdia 2012" txostenak jaso ditu datu horiek.

Itziar Epalza Merkataritza eta Turismo sailburuordeak eta Arantza Madariaga Basquetourreko zuzendariak eman dituzte ezagutzera datu hauek. Txostena egiteko 4.642 turistei elkarrizketak egin zaizkie 2012ko maiatza eta 2013ko apirila bitartean.

Euskadira aisialdi arrazoiengatik etortzen direnen gehiengoak "bikaintzat" jotzen du bidaiaren helmuga, tratua eta jasotako arreta eta %98k gomendatuko luke Euskadi. Gastronomia, paisaia, ingurunea eta jendea dira turistek gehien baloratzen dituzten arloak.

Turisten profila

Turisten profila nahiko orekatua da: %43,5 30 eta 50 urte artekoak dira. %48,9 gizonezkoak dira eta %51,1 emakumeak. Gehiengoak erdi edo goi mailako unibertsitate ikasketak ditu eta bostetik bi maila sozioekonomiko aberatsekoa da.

Euskadira datozen turisten %61,7 estatu espainiarrekoak dira, %26,8 Europakoak eta %11,5 mundukoak. Autonomia erkidegoaren arabera, Madrildik eta Kataluniatik etortzen dira turista gehienak.

Euskadi bisitatzeko helburu nagusia, helmuga, oro har, ezagutzea da, batez ere hiriak. Bilbon Guggenehim museoa, Gasteizen hiria osotasunean eta Donostiako txokoak ezagutu nahi izaten dituzte turistek.

Bidairi buruzko informazioa

Bidaia egin aurretik, lau turistatik hiruk Euskadiri buruzko aurretiko informazioa zuten. Euskadiri buruzko informazioa jasotzeko bide nagusia senitartekoak eta lagunak eta Internet dira. Euskadira bidaiatzen duten ia turista gehienek erreserbaren bat egiten dute aurretik. %55,78k internet erabiltzen du horretarako.

Turistek 700 euro gastatzen dituzte batezbeste Euskadin, eta gehien gastatzen dutenak urrutiko herrialdeetaik etortzen direnak eta adinekoak dira. Merkatuen artean Erresuma Batua (938 euro), Europan, eta AEB (1.572 euro) nabarmentzen dira. Estatu espainiarraren barruan, katalanek madrildarrek baino gehiago gastatzen dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X