Erabakia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroak kamerak jarriko ditu ospitaleetan, janaria zaintzeko

Zerbitzu horren ardura Mediterranea de Catering enpresak hartu zuenetik, kexa ugari jaso ditu Gobernuak. Besteak beste, zirrindola bat agertu zen hanburgesa batean eta metalezko hari bat bakailao artean.

Nafarroako Gobernuak ospitale publikoan kamerak jartzea erabaki du, janaria behar bezala prestatzen eta zerbitzatzen den ikusteko asmoz.

Zerbitzu horren ardura Mediterranea de Catering enpresak hartu zuenetik, kexa ugari jaso ditu Gobernuak. Besteak beste, zirrindola bat agertu zen hanburgesa batean eta metalezko hari bat bakailao artean.

Marta Vera Osasun kontseilariak adierazi duenez, “ezohiko neurriak” hartu behar dituzte orain, Nafarroako ospitaleetako jan-edanen zerbitzuarekin gertatzen ari dena “ezohikoa” delako.

Veraren hitzetan, bost langile aritzen dira sukalde lanetan, janaria plateretan jarri eta erretiluan atera arteko prozesua zaintzen. Hala ere, bideokamerak jarriko dituzte Nafarroako ospitale publikoan, jakien “segurtasuna bermatzeko”.

Osasun arduradunak esan du balitekeela pribatizatutako sukalde zerbitzuaren aurkako sabotajea izatea. Mediterranea de Catering enpresari hiru espediente zabaldu badizkio ere, Nafarroako Gobernuak ez du enpresarekin duen kontratua bertan behera uzteko asmorik, horren esanetan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X