Eskubide Sozialen Gutunaren eragileek mobilizazioak bultzatuko dituzte
Eskubide Sozialen Gutunaren eragileek "politikak aldatzeko" mobilizazioen aldeko apustua berretsi dute Donostian "ahalik eta gizartearen sektore gehienengan eragiteko".
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunaren sustatzaileak ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CNT eta CGT sindikatuak dira, hala nola, zenbait organizazio sozial; larunbat honetan hirugarren Asanblada egin dute Donostiako Ibaeta kanpusean (EHU).
Hitzorduan, Euskal Herri osoko eragile sindikal eta sozial askok parte hartu dute, jakinarazi du ELAk ohar batean.
Batzarrean, Gutunaren lehenengo zirriborroa onartu dute, eta hori eztabaidaren prozesuko abiapuntua izango da. "Zirriborro honetan, aurreko udan eragile taldeak garatutako lanaren ondorioz egindakoa, printzipioak, eskubideak eta aldarrikapenak" jasotzen dira.
Horren ildotik, Gutuna mobilizaziorako tresna bat izango dela nabarmendu dute. "Mobilizazio barik, ez dago politikak aldatzerik. Hori dela eta, gizartearen Gutuna garatzeko prozesu osoan mobilizazioa bultzatzea beharrezkoa dela esan dute".
Gutuna garatzeko hurrengo hitzordua IV Asanblada izango da, abenduaren 14ean. Berton, eskualde eta herrietan egindako prozesua aztertuko dute, eta prozesua bukatzeko hurrengo pausoak zehaztuko dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak sare sozialetan sartzea debekatuko die 16 urtetik beherakoei
Pedro Sanchezek iragarri du Espainiak sare sozialetako zuzendariak erantzule egingo dituela legez kanpoko eta gorrotozko edukiengatik.
Goiz gorabeheratsua Kataluniako Rodaliesen, zirkulazioa bi bider etenda
Lehen mozketa 07:10 eta 07:15 artean gertatu da; bigarrena, berriz, 08:08 eta 08:19 artean. Renfek adierazi duenez, trenak normaltasunez dabiltza dagoeneko.
39 urteko gizon bat hil da Bergaran, auto batek harrapatuta
Ezbeharra 07:15ean gertatu da, Ibarra kalean.
Auto-ilarak Bilbon, hainbat ibilgailuk Zorrotza parean istripua izan ondoren
Hiru ibilgailuk talka egin dute eta ondorioz erreietako bat itxi dute. Hori dela eta, lau kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira.
Albiste izango dira: iraungitako txertoak, San Blas eguna eta EEEa Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Zaldi-probek beteko dute idi-proben lekua Abadiñoko San Blas egunean
Erroskilla eta eztarria babesteko lokarriekin batera, idi-probek leku berezia izan ohi dute sanblasetan, baina, aurtengoan, egitarauan moldaketak egin behar izan ditu Udalak, dermatosiaren ondorioz.
Dermatosi nodular kutsakorraren aurkako neurriak eguneratu ditu Jaurlaritzak
Behi-aziendak azoka eta erakustaldietan egotea debekatu da, baina aldundiek salbuespenez baimendu ahal izango dute ustiategi bereko behiak egotea, zenbait baldintza beteta. Neurri horrek ate joka diren inauterietako bigantxen ikuskizunak eta sokamuturrak egitea ahabildetu dezake.
Onddoekin egindako ontziak errealitate izan daitezke etorkizunean
Gueñesko Basque Biodesing Centerren urteak daramatzate mizelioa ikertzen. Onddoetatik datorren materiala da, urarekiko erresistentea eta biodegradagarria, eta etorkizunean plastikoa edo kartoiak ordeztu ditzake ontziak egiteko.
Iraungitako dosiarekin txertatutako haurtxo baten amak salatu du "segurtasunik eza" ematen diola egoera horrek
Iraungitako Hexabalente txertoaren dosi bat jaso zuen haurtxo baten amak deitoratu du egoera horrek "segurtasunik eza" eragiten diola, beti pentsatu izan baitu Osakidetzak dena ondo egiten duela. Barkamena eskatu diotela eta adingabeari txertoa berriro jartzeko hitzordua eman diotela ziurtatu du.
Adi Bilbo inguruko errepideetan, seik izena aldatu dute eta, A-8a barne
Gidariek eta nabigatzaileek izen berriekin ohitu beharko dute orain. Garai bateko Hegoaldeko saihesbideak BI-10 izena hartuko du, eta Txorierriko igarobidea BI-30 izango da aurrerantzean.