Joxean Oiz: 'Datorrenak, gozatuko du'
Abian da Kilometroak 2013 jaia, Gipuzkoako ikastolen aldeko egun handia. Tolosan da aurten hitzordua, Laskorain ikastolak antolatuta, "Ahora!" lelopean. Joxean Oiz Laskurain Ikastolako zuzendariak Euskadi Irratian esan duenez, gaur Tolosan "gozatzeko aukera ikaragarria aurkituko dute euskaltzaleek. Ederdi pasatzeko aukera, adin guztietako jendearentzat". "Hitz ematen dut urte osoko ahaleginak fruitua emango duela eta datorrenak gozatuko duela", gaineratu du.
Ekitaldi ugari izango dira egun osoan zehar, besteak beste, kontzertuak, herri kirol erakustaldiak eta tailerrak.'Adin guztietako ekitaldiak antolatu ditugu; gazteentzat, txikientzat, helduentzat ... Ez dago aitzakiarik, datorrenak, gozatuko du", esan du Oizek.
Aurten batutako dirua, Laskorain ikastolarentzat azpiegitura berriak egiteko erabiliko da. Izan ere, azken urteotan, ikaragarri hazi da ikasle kopurua, eta leku arazoak dituzte. Egun, 1.500 ikasle inguru ditu Tolosako ikastolak.
Aurtengo edizioan, gainera, berrikuntzak topatuko ditugu. Izan ere, Erronka izeneko txapelketa bat antolatu du Laskorain ikastolak. Bertan, Gipuzkoako 21 ikastolek proba desberdinetan hartuko dute parte. 10 pertsonako taldeak izango dira, eta Edurne Pasaban, Oihan Vega, Nerea Alias edo Abraham Olanoren gidaritzapean arituko dira. Txapelketako irabazleek 2.000 euroko saria lortuko dute.
Festaren atal nagusiak, zirkuituak, zazpi kilometro izango ditu, eta bost gune handi eta sei txikitan banatuko da. Zirkuituan zehar sei eszenatoki egongo dira, eta horietan Vendetta, Gatibu, Gose, Hesian eta beste hainbat talderen kontzertuak eskainiko dira.
Garraio publikoaren erabilera sustatu nahi dute antolatzaileek. Hori dela eta, Renfek zerbitzu bereziak antolatu ditu iganderako. Guztira 79 tren ibiliko dira egun osoan zehar Tolosara joan-etorrian, eta 86.000 bidaiarirentzat lekua izango da. 09:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 22:00etara, 15-20 minutuko maiztasunarekin zirkulatuko dute Renferen trenek, eta Tolosako geltokian soilik geldituko dira; izan ere, Tolosa erdialdeko geltokian ez da trenik geratuko 08:30etatik 22:00etara bitartean. Bestalde, autoz doazenentzat 2.500 aparkaleku antolatu ditu Laskorain ikastolak.
Eguraldiari dagokionez, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, egunaren lehen partean ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta hodeiek euri pixka bat utzi dezakete. Arratsaldean, ordea, haizea ipar-ekialdera joango da, atertuz joan eta ostarteren bat azalduko da. Termometroak 15-20 graduren bueltan izango dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Basauriko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute ostiral arratsaldean, talde feministek deituta
2026an bi dira jada Euskal Herrian hildako emakumeak, eta horrek agerian uzten du, euren ustez, indarkeria matxistak jarraitzen duela gizarteko gaitz nagusietakoa izaten. Basauriko Asanblada Feminista eta Emakumeok Bat Koordinadora (Basauriko Emakume Elkarte eta Elkarte Feministen Federazioa) talde feministek deitu dute elkarretaratzea.
Itzurun hondartza, mikroplastikoz beteta
Azken egunotako denboraleen ondorioz, mikroplastikoz beteta agertu zen atzo Zumaiako Itzurun hondartza. Naiara Malave Euskal Kostaldeko Geoparkean lan egiten duten Begi Bistan-eko kideak azpimarratu du arazoa mundu mailakoa dela, eta azken hamarkadetako plastikoaren gehiegizko erabileraren ondorioetako bat.
Gizon bat atxilotu dute Basaurin, bikotekidea hiltzea egotzita
Biktima, 44 urteko emakume bat, ondoezik jarri ostean hil zen. Medikuek egindako lehen azterketen arabera, indarkeria zantzuak zituen. EITBk galdetutako ikerketaren iturrien arabera, atxilotuak askotan urratzen zuen urruntze agindu bat zegoen.
Asier Iragorri, Basauriko alkatea: "Gaur egun ere entzuten dira indarkeria matxista existitzen ez dela dioten diskurtsoak"
Basauriko alkateak "irmo" gaitzetsi du udalerrian gertatutako hilketa matxista, eta deitoratu du oraindik ere herritarren artean diskurtsoak entzuten ari direla indarkeria matxista "ez dela existitzen" edo arazoari garrantzia kentzen diotela esanez. Horregatik, uste du arlo guztietatik lan egin behar dela gaiari heldu ahal izateko.
Azpeitiko sutean kaltetutako bi lagunek alta jaso dute eta beste bizileku bat eman diete
Sua arratsaldean piztu zen, bigarren solairuan, eta kalte handiak eragin zituen. Udal teknikariek eraikinaren egoera aztertu behar dute, sutea zerk eragin duen ikertu eta hartu beharreko neurriak zehazteko.
Aldaketak Bilboko trafikoan datorren astelehenean, Itzulia Basque Country dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
50.000 pertsonak baino gehiagok eman dute izena jada Osakidetzako EPEn
EITBk jakin duenez, lehen bederatzi kategorietarako izen-emateak erritmo altuari eutsi dio hasieratik, apirilaren 22ra arte irekita dagoen prozesuan.
19 eta 21 urte bitarteko bost gazte atxilotu dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzeagatik
Adingabea Txagorritxuko ospitalera eraman dute. Atxilotuak hilketa saiakera delitua egotzita atxilotu dituzte, eta polizia-etxera eraman dituzte. Ikerketak zabalik jarraitzen du.
Eneko Axpe: “Misio hau abiapuntu da Ilargian azpiegitura eraiki eta gizateria Martera joateko”
Artemis II misioa abiapuntua baino ez da Ilargian bizitzeko azpiegitura eraiki eta gizakia bertako baldintzetara egokitzeko ikerketak egiteko. Azken helburua, baina, Martera iristea da, Eneko Axpe fisikariak eta NASAren kolaboratzaileak azaldu duenez.
Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz
Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.