Larunbatetik falta da
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Berriro ekin diete Ortuellan desagertutako gizona bilatzeko lanei

Ertzaintzak herritarren laguntza eskatu du, gertatutakoaren inguruan ahalik eta informazio gehien biltzeko.

Bilaketa taldeek Mauro Vazquez Calleja Ortuellako 82 urteko gizona bilatzeko lanei ekin diete berriro, Segurtasun Sailak aditzera emandakoaren arabera.

Ertzaintzak herritarren laguntza eskatu du, gertatutakoaren inguruan ahalik eta informazio gehien biltzeko.

Bilaketa lanetan, Ertzaintza, Udaltzaingoa, Gurutze Gorria eta DYA ari dira, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikari batek koordinatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X