Belgika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hilabete, Hodei Egiluzen arrastorik gabe

Gazte galdakoztarra Anberesen (Belgika) desagertu zen, urriaren 18an, eta, zantzu guztien arabera, ekintza kriminal baten biktima izan zen. Aspaldi hasi zituzten haren gorpua bilatzeko lanak.
18:00 - 20:00
Hodei desagertu denetik, bost lagun guztira atxilotu ditu Poliziak

Hilabete da gaur Hodei Egiluz Galdakaoko (Bizkaia) 23 urteko gizonezkoa Anberesen (Belgika) desagertu zela, eta, esperantza guztiak galdu ezin badira ere, Poliziaren lehentasuna haren gorpua aurkitzea da orain.

Gazte bizkaitarra urriaren 18an desagertu zen, Anberesen. Gau horretan, lagun batzuekin afaldu zuen, eta, 02:00etan, etxera abiatu zen. Harrezkero ez dute ikasle-truke batean parte hartzen ari zen informatika-ingeniariaren berririk.

Asteotan hainbat arrasto aurkitu ditu Poliziak, baina oraindik ez dute aurkitu. Bost lagun, lau heldu eta adingabe bat, atxilotu dituzte gertakariarekin zerikusia izan dezaketelakoan. Zantzu guztien arabera, bortxazko lapurreta baten biktima izan zen Egiluz. Atxilotuetako batek Egiluzen sakelako telefonoa eta kreditu txartela zituen, eta atxilotutako beste biri eman zizkien.

Atxilotutako bost lagunek Egiluz non dagoen ez dakitela esan dute, eta bilaketa-lan nagusiak hiria zeharkatzen duen Eskalda ibaian egin dituzte.

Fiskaltzaren bozeramailearen esanetan, Poliziaren lehentasuna gorpua aurkitzea da. Beraz, ez dute galdakoztarra bizirik aurkitzerik espero.

Desagertu ostean, Poliziak gaztearen argazki bat eta gertakariaren inguruko datuak aireratu zituen, eta gertatutakoaren berri emateko hainbat bide zabaldu zituen. Besteak beste, Belgikako Poliziak doako telefono zenbaki bat (116 000) jarri du informazioa jasotzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Rueda de prensa de Palestinarekin Elkartasuna



REMITIDA / HANDOUT por PALESTINAREKIN ELKARTASUNA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

20/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen

Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatu beharreko kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uztea eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta ez da nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X