Anberesen desagertu zen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bost lagun atxilotu dituzte Hodei Egiluzen desagertzearekin lotuta

Belgikako egunkari batek aurreratu duenez, lau heldu eta adingabe bat dira atxilo hartutakoak. Fiskaltzak ez du informazioa baieztatu.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Bost atxilotu, Hodei Egiluzen desagerketarekin zerikusia dutelakoan

Bost lagun, lau heldu eta adingabe bat, atxilotu dituzte azken orduetan Hodei Egiluz Galdakaoko gaztearen desagertzearekin zerikusia izan dezaketelakoan, Nieuwsblad Belgikako egunkariak jakinarazi duenez. Fiskaltzak ez du informazioa baieztatu, eta izapideak bukatu arte ez du egingo.

Egunkari horren arabera, bortxazko lapurreta baten biktima izan zen Egiluz. Erasotzaileek arma zuriren bat erabili zuten gaztea mehatxatzeko.

Atzo arte, hiru ziren atxilo hartutakoak: emakume bat, gizon bat eta adingabe bat. Azken honek Hodeiren sakelako telefonoa eta kreditu txartela beste biei eman ziena ei da.

23 urteko bizkaitarra urriaren 18an desagertu zen, Anberesen. Gau horretan, lagun batzuekin afaldu zuen, eta, 02:00etan, etxera abiatu zen. Harrezkero ez dute haren berri izan.

Belgikako Poliziak doako telefono zenbaki bat (116 000) jarri du, gaztearen desagerpenari buruzko informazioa jasotzeko.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X