Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Azpeitiko mutil gazte baten bila ari da Ertzaintza

Azkoitiko festetara joan zen pasatu den larunbatean, eta orduz geroztik desagertuta dago.
Jon Contreras, galdu den azpeitiarra.
Jon Contreras, galdu den azpeitiarra. Argazkia: Uztarria

Asteburuan desagertu zen Azpeitiko mutil gazte baten bila dabil Ertzaintza.

Antza denez, Azkoitiko festetara joan zen pasatu den larunbatean, eta orduz geroztik desagertuta dago; igandean goizaldeko 06:00etan ikusi zuten azkenekoz, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Familiak gaur goizean jarri du salaketa. Desagertutako gazteak Jon Contreras du izena  eta 22 urte ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X