Hodei Egiluzen bilaketa lanak berriro hasi dira, Eskalda ibaian
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Araban, adingabeen argazkiak AArekin manipulatu eta haur pornografia sortzea egotzita
Poliziaren arabera, atxilotutakoak adingabeen argazkiak hartzen zituen kalean edo igerileku publikoetan, eta adimen artifizialarekin manipulatzen zituen biluzik ager zitezen.
Aita Marik 53 pertsona lehorreratu ditu Italian, hiru egunez nabigatu ostean
Aita Marik pasa den ostiralean Mediterraneoan erreskatatutako 56 pertsonetatik 53 lehorreratu ditu Italiako Brindisi portuan. Izan ere, bi hilabeteko haurra eta haren gurasoak Italiako kostazainek artatu zituzten haurrak muturreko desnutrizioa eta deshidratazioa zituelako.
Ehunka lagun elkartu dira Zestoan, "elkartasun feministagatik" auzipetutako sei pertsonen aldeko elkarretaratzean
Herriko sei bizilagun epaituko dituzte datorren astean, integritate moralaren aurkako delitua egotzita. Akusatuetako emakumeetako baten bikotekide ohia da salaketa jarri duena, kalte egin diotela bere izen onari argudiatuz, duela urte batzuk indarkeria matxista leporatu ziotelako.
8 urteko haur bat harrapatu dute Iruñeko Marcelo Celayeta etorbidean
Haurrak izaera erreserbatuko polikontusioak jasan ditu, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute.
5 labana konfiskatu eta 51 pertsona identifikatu dituzte Barakaldoko diskoteka batetik gertu
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak eta Barakaldoko Udaltzaingoak goizaldean egindako kontrol batean atzeman dituzte, kontzertu bat ematen ari ziren dantzaleku baten inguruetan.
Gasteizko Udalak 200 euroko isunak jarriko ditu astelehenetik aurrera, Emisio Gutxiko Eremuan urraketak eginez gero
Informazio epean, Udalak bi mila ohartarazpen-gutun baino gehiago bidali dizkie arau-hausleei, zigortu beharrean pedagogia egiteko, eta horrek balio izan du pertsona askok beren egoera erregularizatzeko, salbuespenak eskatuz.
Ertzaintzak alkohol eta droga kontrolak areagotuko ditu errepideetan datorren astean
Alkoholemia-proba batean positibo ematea arau-hauste oso larria da, eta 500-1.000 €-ko zigorra eta gehienez 6 puntu kentzea dakar.
Epaitegiak arrazoia eman dio ezgaitasuna duen gazte bati, eta Gasteizko Udalean funtzionario izateko aukera izango du
Udalak erabaki zuen ez zituela LEParen oinarriak betetzen, baina gazteak bere desgaitasun-maila frogatu ahal izan zuen eta epaitegiak arrazoia eman dio.
Etxegabetzeen aurkako dekretua luzatzeko eskatu dute, 2026an dozenaka familia kalean ez geratzeko
Donostian egindako prentsaurreko batean, Kaleratzeak Stop elkarteko ordezkariek, EH Bilduko, Podemoseko eta EB-IUko kideekin batera, abenduaren 31n amaituko den "babes soziala" luzatzeko eskatu dute, eta Eusko Legebiltzarrak aste honetan onartutako Etxebizitzaren, Lurzoruaren eta Hirigintzaren arloko Premiazko Neurriei buruzko Legearen kontra agertu dira.
Mitika diskotekako atezain batek kolpatuta hil zen Kerman Villate gaztea omendu dute Gasteizen
Kerman Villateren senideek prozesu judizialaren nondik norakoak salatu dituzte, eta egia eta justiziaren bila jarraituko dutela adierazi dute. Ehunka pertsona bildu dira Kermanen omenez egindako ekitaldian.