Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Autobus batek gizon bat eta haren iloba harrapatu ditu Gasteizen

Zebra-bidea pasatzen ari zirela harrapatu ditu autobusak. Gizonezkoa zauritu da; umea, berriz, onik dago.

69 urteko gizonezko bat zauritu da gaur goizean Gasteizen, autobus batek harrapatuta. Gizona bi urteko ilobarekin zihoala, Gasteizko hiri-autobus batek harrapatu ditu zebra-bide bat zeharkatzen ari zirenenean. Adingabea onik atera da.

Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, istripua 09:12an jazo da Fontetxako Gazteluaren kalean. Une horretan, Tuvisa konpainiako autobus batek harrapatu ditu errepidea zebra-bide batetik zeharkatzen ari zirenean. Gasteizko Udaltzaingoak ikerketa abiatu du gertakaria argitzeko.

Kolpearen ondorioz, biak lurrera jausi dira. Umea onik dago, baina aitona zauritu egin da, eta Txagorritxuko ospitalera eraman behar izan dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X