Osasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zigarro elektronikoa eskola, ospitale eta garraioetan debekatu dute

Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoek osasun eta hezkuntza zentroetan, administrazio publikoetan eta garraio publikoetan zigarro elektronikoaren erabilera debekatzea adostu dute.
18:00 - 20:00
7 milioi pertsonak erabiltzen dute zigarro elektronikoa Europan

Ana Mato, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun ministroak eta autonomía erkidegoek estatu mailako arau baten bidez zigarreta elektronikoak osasun eta hezkuntza zentroetan, oro har administrazio publikoetan eta batik bat publikoaren arretarako guneetan eta garraio publikoetan erabiltzea debekatzea adostu dute.

Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde arteko Kontseiluan adostu dute neurria, asteazken honetan, ministroak berak esan duenez, "eztabaida bizia" izan eta gero.

Matoren esanetan, adingabeak babesteko hartu dute erabakia, "ezinbestean". Horrez gain, talde parlamentarioei produktu horiek eta tabakoarekin eginikoak parekatzeko Tabakoaren aurkako Legea moldatzea proposatuko diete.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X