Anberes, Belgika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

4 hilabete, Hodei Egiluz galdakoztarra desagertu zela

Eusko Legebiltzarreko, Bizkaiko Batzar Nagusietako eta Galdakaoko Udaleko hainbat ordezkarik babestutako adierazpena irakurriko du haren familiak gaur 19:30ean Galdakaon, ikerketari eustea eskatzeko.
Hodei Egiluz duela lau hilabete galdu zen Amberesen. Argazkia: EiTB
Hodei Egiluz duela lau hilabete galdu zen Amberesen. Argazkia: EiTB

Lau hilabete bete dira gaur Hodei Egiluz gazte galdakoztarra Anberesen desagertu zenetik, eta oraindik ere ez dago haren berririk.

Hodei Egiluzen familiak adierazpen bat irakurriko du 19:30ean Galdakaon, ikerketari eutsi diezaioten eskatzeko. Eusko Legebiltzarreko, Bizkaiko Batzar Nagusietako eta Galdakaoko Udaleko hainbat ordezkarik babestu dute familiaren adierazpena.

Ondoren, 20:00etan, kontzentrazioa egingo dute Galdakaon.

4 hilabete igaro dira

Gazte bizkaitarra urriaren 19an desagertu zen, Anberesen. Gau hartan, lagun batzuekin afaldu zuen, eta, 02:00etan, etxera abiatu zen. Harrezkero ez dute haren berririk.

Hodei Egiluzek 23 urte ditu eta Informatika-ingeniaria da. Apirilean joan zen Anberesera Createlli lantegian praktikak egitera, ekainean lana eskaini zioten eta bertan bizi zen.

Poliziak ez du oraindik Egiluz aurkitu, nahiz eta azken aldiz ikusi zuten inguruan bilaketa-lanak egin dituzten.

Babes Zibileko urpekariak hainbat alditan aritu dira Eskalda ibaian bilaketa lanak egiten, ibai horren inguruan galdu baitzuten Hodeiren arrastoa. Lan horiek, baina, oraingoz ez dute arrakastarik izan.

Agintarien ustez, zantzu nahikoa dago Hodei "ekintza kriminal baten biktima" izan zela eta "berak nahita" desagertu ez zela ondorioztatzeko, Fiskaltzak hainbatetan adierazi duenez.

Izapideak egiten ari zen epaileak auzia Anberesko Fiskaltzaren eskuetan utzi du, ikerketa ez atzera ez aurrera dagoela argudiatuta. Belgikako Poliziak hainbat lagun atxilotu zituen auziarekin zerikusia zutelakoan. Gaur egun, hiru pertsona kartzelan daude, eta beste bat aske dago, baina Hodei Egiluzi objektu pertsonalen bat (sakelako telefonoa eta diru-zorroa, tartean) lapurtzea egozten diete guztiei.

Orain Anberesko Fiskaltzaren teilatuan dago auzia, horrek erabaki beharko baitu hemendik aurrera zein neurri hartuko dituzten.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Rueda de prensa de Palestinarekin Elkartasuna



REMITIDA / HANDOUT por PALESTINAREKIN ELKARTASUNA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

20/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen

Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatu beharreko kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uztea eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta ez da nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X