Ikerketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Galdakaon Hodei Egiluz topatzeko itxaropenari eusten diote

Ibon Uribe herriko alkatearen esanetan, ikerketak behin betiko daturik jakinarazi arte udalerriak ez du galduko auzia argitzeko itxaropena.
HODEI EGILUZ GALDAKAO EITB
HODEI EGILUZ GALDAKAO EITB

Galdakaon Hodei Egiluz topatzeko itxaropenari eusten diote. Ibon Uribe herriko alkatearen esanetan, ikerketak behin betiko daturik jakinarazi arte udalerriak ez du galduko auzia argitzeko itxaropena. Urriaren 19an ikusi zuten azken aldiz gazte galdakoztarra Anberesen.

Uribek azaldu duenez, polizia belgiarra ahal duena ari da egiten Hodei topatzeko, nahiz eta orain arte arrakastarik izan ez duen. "Horrela esan digute, eta horrela sinesten dugu", esan du. Nolanahi ere, Uribek gogorarazi du Ertzaintzak laguntza teknikoa eskaini ziola Belgikako poliziak, baina azken horrek ez zuela onartu: "Esan ziguten orain arte erantzunik ez egotea ez dela baliabide teknikorik ez jartzearen ondorioa, baizik eta auziaren zailtasunarena", azpimarratu du. Belgikako Fiskaltzak zenbait aldiz esan duenez, herrialde horretako agintariek aztarnak dituzte ondorioztatzeko gaztea gertaera kriminal baten biktima izan zela, eta ez zela bere borondatez desagertu.

Orain arte, Galdakaoko Udalak bi elkarretaratze deitu ditu herrian, Hodeiren desagertzearen lehen eta bigarren hilabeteak bete direnean, eta ehunka lagunek egin dute bat horiekin. Ikerketak emaitzak ematea eskatzeko ekimen gehiago deitzeko aukeraz, Uribek esan du gaztearen familiakoen esku dagoela erabaki hori: "Familiak erabakitzen duenari adi egotea da gure asmoa. Euren esku gaude eta horrela esan diegu". Dena den, alkateak eskertu ditu Galdakaoko herritarren laguntza eta babesa, jendea oso sentsibilizatuta egotea: "Jendearen babesa familiak une hauetan duen laguntzarik onena da; hori dela eta, eskerrak eman nahi ditugu". EFEri esan dionez, "edozein desagertze da kezkagarria, eta are gehiago gertuko norbait bada, kasu honetan gertatzen denez".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X